Askok morboa sustatzearen errudun joko nauzue, baina ezin dut utzi albo batera atzo jaso genuen berri hau. Gainera niri ematen didate amorrurik gehien holako gertaerek, inguruko askok tribialki jotzen baitituzte txirrindulari guztiak “dopatzailetzat”. Eta horrek sutu egiten nau.
Hau esanda, Jaengo 37 urteko ziklistaren positiboak izango dituen ondorioak aipatu nahi nituzke. Hasteko, dakizuen bezala Beltranek EPOarekin positiboa eman zuen A laginarekin. Gogoratu gero zein tirabira izaten diren B laginekin, baina oraingoz lehenengoak positiboa eman du. Ondorioz, Pozzato eta bere taldekideek (Kreuziger, Nibali,…) lasterketan jarrai dezaten Beltran taldetik alboratu dute. Beraz, oraingoz, Liquigasek lasterketan jarraitu ahal izango du. Continue reading “Beltran, Beltran”
Albiste edo zurrumurru hori dabil bolo-bolo ziklismoko webguneetan. Konfirmatzeko dago-eta. Lasai, konfirmatuko da.
Orain hiru aste inguru
Hilabete asko pasa ondoren Danilo Di Lucaren auzia bukatu da, eta CONIko (Italiako Batzorde Olinpikoa) epaileak arrazoia txirrindulariari eman dio. Franceso Plotinoren hitzetan, hala deitzen baita epailea, “Zoncolango etaparen ostean Di Lucak� emandako balore arraroak produktu dopanteen erabileraren ondorio izatearen hipotesia ez da beharrezko probabilitate mailara iritsi”.