McQuaid, valv., Bettini-Sinkewitz, Zabel, Valverde, Di Luca, Eddy Merckx, UCI, 18, Bugno, Altig, Museeuw, Landis, Pereiro, TAS, Kashechkin, Piti, oil for drugs… Zerrenda luzea da.
Txirrindularitzaz, nik neuk ez dut besterik entzun komunikabideetan egunotan. Izan ere, hasi da Munduko Txapelketa, baina lehia bigarren mailan geratu da beste behin. Eta domekan jokatuko da iraupen proba. Espainiako Itzuliak izandako arrakasta txikiaren ondoren (audientziak, jendea, emozioa…), ematen zuen Munduko Txapelketak nolabaiteko interesa piztuko zuela, baina ez da hala izan. Dopinaz bakarrik hitz egiten da.
Harira, partaidetza iraupen probarako: azkenean, Valverderi utzi egingo diote parte hartzen, baina nik neuk ez dut sartuko faboritoen artean, ez duelako ezer egin azken hilabetean. Ala bai? Auskalo. Bai, ordea, Freire eta Samuel Sanchez. Freirek ez du aurkezpenik behar, eta Samu oso indartsu dago. Gilbert (Belgika), Duque (Kolonbia), Zabel, Burghardt eta Schumacher (Alemania), Rebellin, Cunego, Bettini, Ballan, Pozzato… (Italia), Kirchen eta Schleck anaiak (Luxenburgo), Boogerd eta Dekker (Herbehereak), Popobitx (Ukraina), Cancellara (Suitza)…
Eta, zelan ez, esprinter edo gizon azkar asko: Richeze eta Garrido (Argentina), Haselbacher (Austria), Usau (Bielorrusia), Pagliarini eta Fisher (Brasil), Pütsep eta Tombak (Estonia), Feillu (Frantzia), Hammond eta Cavendish (Erresuma Batua), Kopp, Haussler eta Ciolek (Alemania), Hushovd (Norvegia), Hunter (Hegoafrika), Elmiger (Suitza), Backstedt (Suedia)…
Partaidetza erlojupekorako: faborito nagusia Cancellara suitzarra da, nire ustez. Baina lehia estua izango du: Lang (Alemania), Millar eta Wiggins (Erresuma Batua), Jose Ivan Gutierrez (Espainia), Bodrogi (Hungaria), Zabriskie eta McCartney (AEB), Gusev (Errusia)…
Ibilbidea: %13ko eta %8ko maldak daude zirkuituaren puntu batzuetan, eta bukaera aldapatsua ikusten da profilean, baina hiru kilometrotan 76 metroko desnibela igotzen dute, ezer gutxi. Edozein esprinterrek irabazteko moduko txapelketa, beraz, betiere aurreko maldak ondo igarotzen baditu.
Egin apustu!
UCI Astanako beste txirrindulari kazajastandarraren atzetiko omen zebilen honi ere analisiak egin asmotan. Eta aurki, aurkitu dute eta positibo ere eman du
Ez, Tropela Elkarteak ez du positibo eman. Eta lasai, ez dugu emango nahiz eta txirrindularitzari oso lotuak izan. Hor dago gakoa, azken orduotako gertakarien ostean badirudi bai txirrindulariak eta bai ingurukoak susmagarriak garela.
Informazio asko ari gara jasotzen ordu gutxitan eta beharrezko ikusi dut guztiak pilatu eta lerro hauetan pilatzea.
Badakit ez dela Olentzerori eskutitza idazteko garairik egokiena, nahiz eta egunotako eguraldiak hori pentsatzera lagundu. Baina zenbait euskal txirrindulariri hori egokituko zaio hilaren 7an Londresen abiatuko den 2007ko Tourrean parte hartu nahi badu. Christian Prudhomme Tourreko zuzendaria dugu uda honetako Olentzero eta txirrindulariak uztailaren 7an Tourrean parte hartzeko oparia jaso nahi duten ume esperantzatsuak. Eta noski, oparia nahi duenak eskutitza derrigorrean bidali behar dio Olentzerori, bestela esku-hutsik geratzeko arriskua du.