Eskerrik asko, Patxi. Zure egungo egoerak pena ematen digun arren, zaleok eskertzen dugu zure zintzotasuna eta erruduntasuna aitortzea. Beharbada berandu xamar, baina nire aitak dioen bezala: “berandu baina seguru”.
Euskadi Irratiko kideei ondorengo grabaketa hau ohostu diet. Espero dut horregatik ez haserretzea. Korte honetan Patxi Vilak bere aitortza egiten du Faktoria saioan. Continue reading “Aitortzen dut”
Italieraz ezer gutxi dakit nahiz eta lurralde horretan izana naizen eta pizzak gustoko ditudan: ragazza, tutto eta gutxi gehiago. Eta beharbada izenburuan ere hanka sartu dut (zuzenketak gustura onartzen ditut), baina seguru Valverdek beste ezetz.

37 urteko Beltran izan zen lehena EPOarekin akusatua orain egun gutxi, eta gaur 27 urteko Dueñas. Honen kasuan polizia frantziarrak sustantzien frogak aurkitu ditu bere gelan, beraz, ezin ezan egoera berean dagoenik. Dueñasek erlojupekoan egindako analisietan eman zuen positibo Hori jakinda, ohikoa den bezala, polizia frantziarrak miaketa burutu du zegoen gelan eta sustantziak aurkitu aurreratu dizuedan bezala. Ondorioz Frantzian onartu berri den sustantzien legearen arabera, 75000 eta 5 urterainoko kartzela zigorrari aurre egin beharko dio. Oraindik komisarian omen dago Barloworldeko gaztea.