Bazen behin Bordele-Paris

1965eko Bordele-ParisUrteak joan urteak etorri lasterketa berriak sortzen dira eta beste batzuk, hainbat arrazoi tarteko, desagertzen dira. Iraganaren parte den horietako bat da Bordele-Paris mitikoa. Joan den mendearen erdialdean jokatzen zen 500 kilometro inguruko proba amaigabea. Lasterketa berezia zen, inondik ere, izan ere ziklistak ordu txikitan abiatzen ziren, eta azken zatia derny motorren atzetik burutzen zuten. 1891n jokatu zen aurreneko aldiz eta John Pilkington ingelesa nagusitu zen

Continue reading “Bazen behin Bordele-Paris”

Duela 25 urte, Gianni Bugno

Gianni Bugno, maglia arrosa soinean, 1990ko Italiako GiroanArdenetako Hirukoa bukatuta, Italiako Girora begira jarriko gara txirrindularitza zaleok. Bada, aurten beteko dira 25 urte Gianni Bugnok maglia arrosa etxeratu zuela. Lehen egunean jantzi zuen liderraren maillota eta inor ez zen gai izan egun bakar batean ere Bugnoren lehen postua ezbaian jartzeko.

Chateau D’ax Suitzako taldeko liderrak Milan-San Ramo irabazi zuen denboraldi hasieran eta handik aste gutxira iritsi zen Girora. 26 urte zituen Bugnok. Ordura arte ez zuen bere burua nabarmendu hiru asteko itzulietan, baina goia jotzear zegoen… Continue reading “Duela 25 urte, Gianni Bugno”

Dotorea zen gero

Hugo KobletBizirik balego, hil honetan 95 urte beteko zituen Hugo Klobetek, Suitzak emandako txirrindularirik onenetakoa. Leo Amberg ziklista ohia ohartu zen Zurichen bazegoela txirrindularitzan bide luzea eta oparoa egin zezakeen txirrindulari gazte bat eta profesionalen bidean jarri zuen. Errepidean ezagun bilakatu aurretik, hainbat belodromotan jardun zen, tartean New Yorkekoan eta Chicagokoan. Kobletek 50ko hamarkadaren hasieran goia jo zuen, Coppi, Bartali, Bobet eta beste suitzar baten, Kublerren, garaikidea izan zen Koblet. Le pedaleur de charme esaten zioten, izan ere, ezer baldin bazen, elegantea zen Koblet bizikleta gainean, oso dotorea. Continue reading “Dotorea zen gero”

Buelta erdia eman zuen ziklista

ViettoAstelehenean, ehun urte beteko dira Rene Vietto jaio zenetik. Viettok ez zuen Frantziako Tourra behin ere irabazi, baina ziklismoak emandako lehen idoloetako bat izan zela esan daiteke.Viettok hainbat lasterketa irabazi zituen, tartean Tourreko zortzi etapa, baina jendeak maite zuen bere taldekideen mesedetan egindako lan handiagatik. Horren adibide, 1934ko Tourrean gertatutakoa: Perpignan eta Aix Les Thermesen arteko etapan, Antonin Magne Frantziako taldeburua zen, Viettoren nagusia alegia, eta arazo mekaniko bat tarteko, estu eta larri zebilen. Hori horrela, Viettok itxaron eta bere gurpila utzi zion. Denbora asko alferrik galdu zuen Viettok beste gurpila bat lortu arte; badago egun hartako irudi hunkigarririk sarean eta aldizkari zaharretan:Rene ageri da negar malkotan.

Continue reading “Buelta erdia eman zuen ziklista”