Euskal Herriko Itzuliarekin batera Donostiako Klasika da hemen etxean jokatzen den beste proba nagusia. Bihar da egun handia eta urtero bezala txirrindulari on mordoska bat etorriko dira egun bakarreko proba honetan lehiatzera. Gainera, UCI-k iaz abian jarri zuen ProTour horretako lasterketa bat denez talde indartsu guztiak elkartuko dira bertan eta baita etxeko beste taldea ere, Kaiku, antolatzaileen gonbitea jasota.
Ibilbide aldetik azken urteetako bera izango da aldaketa txiki bakarrarekin, getariatik Garate gaina igo beharrean (argazkikoa), zarauztik zuzenean Meagara igoko dira, getariatik pasa gabe. Horren arrazoia: bidea erorita dagoela eta ia urtebete daramatela konpontzen hasi gabe. Oraintxe hasi omen dira konpontzen.
Beraz, urtero bezala bukaera samarrean dagoen Jaizkibelgo igoerak puskatuko du lasterketa eta hortik helmugara, igoeran sortutako taldetxoetan ea zelan konpontzen diren eta nor den indartsuena eta nola ez, zein den argiena, ikusi beharko dugu. Batzuek bakarrik iritsi nahiko dute eta azkar samarrak direnek taldetxoa osorik iristea nahiko dute helmugara. Oraindik erasorako aukera izango da Gurutze gainean eta Continue reading “Euskal Herriko bigarren proba handia”
Azken etapan ez da inolako sorpresarik egon eta igorrekoak nahiko lasai eutsi dio lidergoari. Ondorioz, berarentzat Burgosko Itzulia eta podiumera irabazlearen maillot morea eta saria jasotzera. Garaipen oso garrantzitsua punturik ahulena bezala burua duen batentzat. Iban Mayo konfidantzarekin eta buruz ongi, kontzentratuta, dagoenean edozertarako gauza da zaleok ongi dakigu.
Neilako Lakuetan amaitzen zen atzoko etapa eta txirrindulari askok beraien saiakera burutu bazuten ere, azken igoeran Mayok egindako erritmo aldaketa gogorrak garaipena eman zion. Inork ez izan zion jarraitu eta 21 segundoko aldea atera zion bigarrenari, Soler kolonbiarrari. Sailkapen nagusian lider jarri da eta bigarrena den Jose Antonio Pecharromani 49 segundoko abantaila ateratzen dio.
Gaur iluntzean egin da Zestoako bainuetxean sari banaketa eta jende dezente bildu gara. 36 sari genituen banatzeko eta irabazle gehienak horiek jasotzera hurbildu dira Zestoara.