Oraindik txirrindulari kolonbiar beteranoak sasoia baduela erakutsi du eta azken metroetan atzetik jarraika zituen bi txirrindularien aurrean amore eman beharrean, ondo eutsi die eta segundu eskas batzuren aldearekin eskuak goian zituela bakarrik helmugaratzea lortu du.
Bere atzetik zihoan bikotean David Latasa (Comunidad Valenciana) nafarra sartu da eta atzerago, tropeltxo bati denbora emanez, Ruben Perez (Euskaltel-Euskadi) helmugaratu da. Tropeltxo honetan euskaldun gehiago ere baziren eta horien artean, gaur ere izugarrizko lasterketa burutu duen Amets Txurruka (Barloworld) gaztea.
Etorkizun oparoa duela dirudi. Ea laister ikusten dugun laranja kolorez, etxeko taldearen maillotarekin, hau ere!
Sailkapen osoa ikusi nahi izanez gero hemen aurki dezakezue. Gazteleraz soilik aurkitu dugu. Pena bat da.
Eutsi izeneko euskarazko hirugarren film luzea grabatzeko lanak ekainaren 19an abiatu zituen Alberto. J. Gorritiberea zuzendariak Oarsoaldean, Baleuko eta Irusoin produkzio etxeek bultzatuta. Proiektua Aupa Etxebeste eta Kutsidazu bidea, Ixabel ondoren dator eta ETBren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du. Pelikulak euskal gizartearen kezka eta arazoak azaleratuko ditu.
Iazkoan sari banaketa Zestoako Bainuetxean egin genuen uztailaren 29an ostirala. Aurtengoan ere asmo beretxuekin ginen, baina oraindik ezin izan digute baieztatu posible izango den ala ez. Hori dela eta, sari banaketako lekua, eguna eta ordua ondorengo egunetan jakinaraziko ditugu, beraz, adi ibili.
Biharko desfilea bakarrik falta denean, badakigu iada nor igoko den Pariseko podiumera mailot horiarekin. Tourreko azken garailea Floyd Landis estatubatuarra izango da. Bere lehen Tourra eta amerikarren hamaikagarrena.
Atzo aspaldiko partez euskaldun batek beste garaipen bat poltsikoratu zuen. Sajonian, Pedro Horrillo ermuarrak azken kilometroetan bere iheskideei aurre hartu zien eta lehen etapa irabazteaz gain lidertzan jarri zen. Rabobank taldearen eguna borobiltzeko Kolobnev taldekidea sartu zen helmugan euskal txirrindulariaren atzetik. Ez da Uci ProTourreko lasterketa bat baina Discovery, T-Mobile, Rabobank eta beste talde indartsu batzuk ari dira bertan parte hartzen.