Hasi da Tourra! Abian da Tropela!

TropelaEkin diote txirrindulariek Londreseko kaleetan zehar prologoari. 7,9 km izango dira 2007ko Tourreko lehen liderra erabakiko dutenak. Laister jakingo dugu nork jantziko duen aurtengo lehen maillot horia.

Tropelan ere hasi da gure lasterketa. 6.414 kiniela egin dira, baina arauei jarraiki, Tropela Elkarteak, arauak betetzen ez dituzten kinielak baliogabetuko ditu eta horren ostean ikusiko dugu benetako kinielak zenbat diren. Hala eta guztiz, inoizko markarik onena lortu dugu guztiok eta zorionak eman nahi dizkizuegu parte hartu duzuen guztioi. A ze tropela osatu dugun!!

Gozatzeko garaia hasi da. Orain artekoak prestakuntzak ziren, usteak, iritziak,… baina orain jada hainbeste itxaroten genuen eguna iritsi da eta txirrindulariek duten guztia eman beharko dute. Orain ikusiko dugu zein zebilen zuzen, zein oker, zein joan den Tourrera behar beste prestatuta, zein ez.

Zorterik onena opa dizuegu eta ia lasterketa interesgarri bat ikusteko aukera dugun.

OHARRA: Arauetan jarri genuen bezala arratsaldeko 3etan kinielak egiteko aukera itxi egin dugu. Frantziako Tourra ere arratsaldeko 3etan hasten zen baina Londresen. Hau da, hemengo 4ak zirenean hasten zen. Ordu bete gehiago geneukan kinielak egiteko baina gure aplikazioak ez du hori kontuan hartu eta arauetan jarritako orduan itxi da kiniela egiteko epea.

Tropela Elkartea

Euskaldunen artean faboritoak, Haimar eta Iban

Mayo eta ZubeldiaEgun gutxi falta da Londresen 2007ko Frantziako Tourrari hasiera emateko. Pixkanaka pixkanaka txirrindulariak ere Britainia Handira abiatzen ari dira. Horien artean Tropelako partehartzaileen bi euskaldun nagusiak: Haimar Zubeldia (%51) eta Iban Mayo (%40).

Talde laranja abiatu zen beraien autobus berrian. Autobusaz gain, bizikletak ere berriak dituzte. Iban Mayo ere aeroportuan ikusi dugu. Inoiz baino argalago omen doa Tourrera.

Igor Antonengan ere itxaropen handia dagoela dirudi (%35). Atzerago Juanma Garate eta Egoi Martinez daude (%17 inguru), eta beste koska batean Mikel Astarloza eta Patxi Vila (%8 inguru). Tropelakoak ere gustura gaude txirrindulari handi hauen artetik gehienen maillotak sarien artean baititugu.

Orain hemen doa galdera. Zuen ustez nor izango da sailkapen orokorrean lehen euskalduna? Norbaitek etapa garaipen bat ekarriko al du Euskal Herrira? Etapa garaipen batek 125 puntu ematen ditu baina sailkapen orokorrean erregularrena denak, lehen euskaldunak, 100 puntu emango dizkie berau aukeratu dutenei.

Zuen ustez zeinen aldeko apustua egin behar da? Nork aterako ditu puntu gehien euskaldunen artean?

Tropelean sari gehiago

Tropela.net sari banaketa 2005Honez gero jakingo duzuen bezala, sari ugari ditugu aurtengo edizioan lehen sailkatzen direnentzat: itsas-bidaia, asteburu pasak (Lesakan eta Asturiasen), bizikleta, arropa eta ekipamenduak, otorduak, euskal txirrindularien maillotak, mahai jolasak… eta azkenak gehitu zaizkigunak Etxeondo bi arropa ekipamendurekin eta Gailu Bodegak ardo ondu bikainekin.

Sari berri hauekin, oraingoz sailkapen nagusiko lehen hamarrek jasoko lukete saria Continue reading “Tropelean sari gehiago”

Guretzat, Frantziako Tourra abiatu da

IbilbideaGaur jarri dugu martxan Frantziako Tourreko lehiaketa handia, gauerdian. Urteko lehiaketa nagusia dela esan daiteke bai lasterketa partaidetzari dagokionez baita Tropeleko kiniela eta sariei dagokienez ere. Txirrindulariak Londresetik abiatu aurretik 3 aste izango ditugu gure aukeraketa egin, tropeltxoak antolatu eta gure kinielari azken ukituak emateko. Hiru aste hauetan batzuk azken lasterketak mimo handiz jarraituko dituzte txirrindularien forma zein den ezagutzeko eta urteko proba garrantzitsura nola eta ze asmorekin joango diren jakiteko.

Frantziako Tourrak ere gaurko eguna aprobetxatu du bere webgunea eraberritzeko. Dotorea baina oraingoz Londreseko lehen etapa ze ordutan hasiko den ez dute jarri. Garaia iritsi da eta guk dena prest jarri dugu zuek guztiok ziklistekin gozatu dezazuen. Tropelean, lagunekin, euskaraz!

Eta hori gutxi balitz, ondo pasatzeaz gain, izugarrizko sari ederrak irabazteko aukera izango da. Nork irabaziko ote du irabazlearentzat dagoen itsas-bidaia ederra? Frantziako Tourra hasi bitartean sarien zerrenda osatuz joango gara. Orain zuena da hitza. Has dadila festa!