Sentitzen dugu azken orduetan izandako arazo teknikoak direla eta zerbitzu egoki bat ezin eman izanagatik. Gure barkamenik sendoena helarazi nahi dizuegu bai baitakigu asko eta asko zaretela emaitzak ikusteko irrikitan zaudetenak.
Dakizuen bezala gero eta gehiago zarete Tropeleko lehiaketan parte hartzen duzuenak. Hori dela eta zerbitzaria aldatu beharrean izan gara eskari kantitate hauei aurre egiteko. Aldaketa prozesu honetan uste ez genituen konplikazioa batzuk jazo zaizkigu eta horren ondorioak pairatu ditugu eta dituzue. Hori dela eta, atzo webgunea probisionalki istearen erabakia hartu genuen konponketa lanei ekiteko.
Gogor jardun dugu arazoa lehen bailehen konpontzeko. Azkenean lortu dugulakoan gaude eta espero dugu aurrerantzean horrelako arazorik ez izatea.
Asko estimatzen dugu gugan jarritako konfidantza. Ia arazoa hau gainditu eta Giroaz gozatzeko aukerarik dugun. Zorteriko onena opa dizuegu guztioi!
Pixkanaka ari da gerturatzen tropeleko txirrindularirik onentsuenak Euskal Herriko errepideetan lanean jarriko dituen Itzulia. Apirilaren 7an emango zaio hasiera probari eta aurtengo Itzuliak, iaz bezala, 6 etapa izango ditu 6 egunetan banatuta.
Helmugarako 30 kilometro inguru falta zirela