Hemen duzue berriki grabatutako txirrindularien inguruko podcasta entzungai. Bertan Iosu Garatek (@iosugarate), Axier Sukiak (@sukigalp) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatutako podcasta duzue. Beherako ibilbidearen podcasta ere aurki dezakezue, Raul Perezek (@raulperezmartin), Iban Perezek (@piban) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) orain egun batzuk grabatu zutena.
Txirrindularien azterketa
Podcast honetan sakon jorratu dira ondorengo gai hauek:
– Hautagai nagusiak: Froome (SKY) eta Contador (TBT)
– Podiumerako hautagaiak: multzo honetako norbaitek sorpresa eman eta Tourra bereganatuko ote du?
– Aurrean ibiltzekoak: nor hartu, sailkapen nagusiaren lehian izango dena ala etapa garaipenak ziurta ditzakeena? Aipatutako adibideen artean T.Martin (OPQ) edo Voeckler (EUC) aurkitzen dira.
– Azkarretan azkarrenak: Sagan (CAN) eta Cavendishen (OPQ) arteko aukeraketara mugatzen dira solaskideak. Baina zein hartu?
– Azkarrak: aurreko multzoan aukeratutakoaren arabera egin beharko litzateke aukeraketa solaskideen arabera.
– Muinoetan azkarrak: multzo berri honek joko pixka bat ematen duela diote solaskideek.
– Beste azkarrak: bertan taldeetako esprinter nagusiak eta bideratzaileak aurkitzen dira. Baina zein irizpide erabili aukeraketa egiteko?
– Besteak: hona iritsita dagoeneko 16 txirrindulari aukeratu behar izan dira. 16 horien aukeratutakoaren baitan, oreka bilatzeko baliatu behar da multzo hau solaskideen arabera.
Ibilbidearen azterketa
Hona hemen jorratu diren gaiak:
– Aurtengo edizioa 100. edizioa da. Horrek ibilbidean eragina izan du
– Lasterketaren egitura aztertzen da ibilbideari dagokionez
– Aurtengo edizioko berritasunak

Tropela martxan jarri genuenean garbi genuen euskararen presentzia sarean nabarmentzeko proiektu bat izango zela gurea. 2005ean proiektua martxan jarri genuenetik gaur arte, Tropela euskara hutsezko webgune bat izan da eta harro aireratu dugu lau haizetara.
Post honetan Axier Sukiak (