Frantziako Tourra da txirrindularitza sasoian jaun eta jabe. Uztailean (eta ekaineko azken asteetan) nabarmena da komunikabideetan eta ondorioz zaleetan txirrindularitza dela mintzagai. Uda, eguraldi ona, oporrak (batzuk), futbolik ez… eta gainera munduko lasterketarik ospetsuena eta garrantzitsuena, Le Tour.
Baina gaur, apirilean sartu garen honetan, datorkigun hila goraipatu nahi dut, txirrindularitza probei dagokienez. Udaberrian sartu-sartuta, apirileko proba hauek ez dute zerikusirik Tourrarekin. Txirrindularitza zeharo desberdina. Eguraldi freskoa, euria maiz eta malda, muino eta gainak… zientoka. Txirrindularientzat ere gustuko probak izaten dira, lasterketa oso entzutetsuak baitira. Eta zaletuentzat, nola ez, benetako ikuskizun izan ohi dira. Bide estuak, malkartsuak, pabea, jende ugari bide bazterretan… txirrindularitza usaina!
Gainera euskaldunontzat hilabete berezia da, bestela ere, Euskal Herriko probarik nagusiena ere garai honetan izaten baita. Continue reading “Apirila, a ze hila!”
Asteburu honetan egun bakarreko probarik famatuenetako bat korrituko da, Milano-San Remo. Esprinterren eremua izan ohi da proba hau eta aurten ere zaila izango da txirrindulari batek tropelari aurre hartzea. Egun bakarreko probetan zaila da norbaiten aldeko apustua egitea baina nire hautagaia Daniele Bennatti da.
Denok jabetuko zineten bezala, hasi da aurtengo txirrindularitza denboraldia. Eta baita ProTourra ere. Baina egun hauetako notizia beste bat da:
Normalean webgune honetan ez dugu euskarazko filmen berri ematen baina oraingo honek txirrindularitza ardatzetako bat duenez gure ekartzea otu zaigu. Alkain, Hormaza eta konpainia tartean izanda umorerik ez da faltako. Ni behintzat, txirrindularitza zalea izanik, hain zinefiloa izan ez arren, filma ikusteko irrikitan nago. Ikusten dugunean komentatuko dugu gehiago. Orain itxarotea dagokigu. Bitartean hemen doakizue Baleuko etxekoak zabaltzen ari diren sinopsia.