Ilusio guztia galdu dut. Azken hilabeteetan Puerto Operazioan atera diren paper guztien artean 18 zenbakiarekin Valv (Piti) delako ezizena agertu zen. Beste askoren izenak berehala kaleratu ziren komunikabideetan baina beste batzuk pixkanaka ezkutatuz joan dira. Zer gertatu da? Inork ez al digu azalpenik eman behar? Izugarrizko kiratsa zerion (eta dario) niri izugarri gustatzen zitzaidan (eta zaidan??) kirolari, txirrindularitzari. Baina, txirrindulari guztiak al daude dopaje sistematikoren batean sartuta? Egia ote? Auskalo. Nik ez dakit. Ikusten dudanak baietz esaten didan arren ez dut sinetsi nahi…
Jada, pentsamendu horiek pixka bat ahaztuak nituen baina gaur, azken 300 metroetan Uci ProTourreko liderrak eman duen indar erakustaldiak, poztu beharrean (nire tropeleko taldean badaukat) berriz ere, burumakur eta nahiko etsita geratu naiz. Ez dut ulertzen Valverde izena duen txirrindulari batek, bere ibilbide profesionala Kelme talde fantastikoan hasi zuena, eta gainera, bere zakurrak Piti izena duela jakina denean, nolatan bai Tourrean eta baita Vueltan ere lasai asko parte har dezakeen, beste txirrindulari mordoska bat baztertuta eta ahaztuta dauden bitartean…
Gure etxeko taldea datorren urterako taldea zehazten ari dela kontu jakina da. Mikel Astarloza, Jorge Azanza, Amets Txurruka eta Aitor Galdos fitxatu dituzte eta talde sendoa osatzeko lanetan ari dira. Fitxaketa onak dira nire ustez, nahiz eta laurak ere ez izan oso garaileak. Orain arte.
Atzo Tourreko kontroletako batean positibo bat egon zela adierazi zuten. Nik neuk txirrindulari “arrunt” batek emango zuela pentsatu eta ez nion garrantzia handiegirik eman. Gainera prentsa espainiarrak espainiarra ez zela esan zutenez, euskaldun batek ez zuela positibo hori eman pentsatu nuen.
Gaur hasi da Valoniako eskualdeko itzulia eta lehen etapa esprintean amaitu da. Esprintak, ordea, bazuen bere mamia azken metroak aldapa gorantz baitziren eta azken metro horietan indartsuena, iaioena eta azkarrena
A ze etapa amaiera ikusi dugun gaur! Zenbat urte horrelako etaparik ikusi gabe? Lance Armstrong amerikarrak eta bere talde “amstronautak” azken urteetan lasterketa lehen egunetik azken egunera sudur puntan jarri zaien bezala kontrolatu dute eta asko eta askok ahaztuta genuen eraso, txakalaldi eta kontraerasoz betetako txirrindularitza kaotikoa.