Egia esateko, orain arteko lasterketak ez ditudala batere jarraitu esan beharra daukat. Badakit oraindik denboraldi hasieran gaudela eta Tropela neguko lozorrotik irteten duela gutxi hasi dela baina Koldoren garaipen honek ezustean harrapatu nau. Ezustean bakarrik ez, sofan etzanda eta begi bat itxita ere bai! Txirrindularitza munduan azken urteetan daukagun zirkoak ere eragina izango zuen nire interes faltan, auskalo!
Kontua da, udaberria gerturatu ala txirrindularitza berriz ere komunikabideetan azaltzen hasi dela eta horrekin batera tropela.eus webgunean ere jendea leihaketez galdezka hasi dela… Badirudi, pixkanaka ari garela girotzen guztiok!
Eta girotze horretan laguntzeko ezin hobeto etorriko zaigu Koldo Fdez. de Larrea arabarrak (Euskaltel-Euskadi) Murtziako Itzulian lortu duen garaipena. Bosgarren eta azken etapa hau esprintean amaitu da eta bere taldekideek egindako bideratze lan onaren ondoren ondo errematatu du talde laranjako gizonik azkarrenak. Oker ez banago euskaldunok lortzen dugun lehen garaipena. Zorionak Koldori eta bere talde osoari!
Informazio bila aritu naizenean Continue reading “Lehena, ezta?”
Astana taldeak etxerako bidea hartu du. Isilik, burumakur, lotsatuta. Bere erabakia izan dela dirudi. Niregatik gehiago ez badira azaltzen ere ongi legoke.
Gaur arratsaldeko berria da. Alexandre Vinokourov Astana taldeko txirrindulari kazkhstandarrak positibo eman du larunbateko erlojupekokoaren ondorengo analisietan. Albin jokatu zen erlojupekoan erakustaldia emanaz irabazi zuen aurtengo Tourreko faborito nagusiak.
Gaurko etapak aurrekoa bezala oso aspergarria izateko itxura guztia zuen. Kostata baina ihesaldia ere egin da, jende nahiko aproposarekin (Euskaltel-Euskadikoak non ziren?) eta bazirudien aurreko egunekoa errepikatuko zela. Baina ez. Haizeak eta kazakhstandarren Astana taldeak gauzak nahasteko zuen gogoak (errebantxarako gogoa ote??) eta guzti horrek sortutako urduritasunarekin izan diren erorketek gaurko etapa ederki bizitu dute, eta ikusleok gozatzeko aukera izan dugu.