Juanma Garate: 'Giroan lehen bosten artean sailkatzeko modua dudala ikasi dut'

(Berria 2006-02-15)

Iaz, Koldo Gilekin batera, euskal txirrindulari onena izan zen. Aurten, honek ere, taldez aldatzea erabaki du eta Quick Step talde belgikar indartsura joan da. Bertan, Tom Boonen, munduko txapelduna, eta beste hainbat txirrindulari garrantzitsu izango ditu ondoan baina baita Jose Antonio Garrido txirrindulari bizkaitarra ere. Aurten ere, Italiako Giroa izango du helburu. Bere lasterketa kuttuna dela esan dezakegu eta gainera taldeak horretarako fitxatu du. Ea lan bikaina egiten duen eta bere erregulartasunari esker lehen postuetan bukatzen duen. Berak ere onartzen du, Giroa irabaztea ia ezinezkoa dela. Halere ez dezagun esperantza galdu denok baitakigu italiako lasterketa zeinen eroa izaten den eta zenbat sorpresa izaten diren. Ikusiko dugu…

Koldo Gil: 'ProTour Ligako itzuli txikiak dira nire erronka aurten'

(Berria 2006-02-15)

Txirrindulari burlatarrak lan bikaina egin zuen iaz, batez ere, astebeteko itzulietan. Andoni Urbistondok Berrian dioen bezala iazko euskal txirrindulari onenetarikoa izan genuen. Aurten, Saunier Duval taldera joan da kirol arloan hazteko aukera gehiago izango dituelakoan. Oraingoz, Matxinek, taldeko zuzendariak, gustuko egutegia osatzeko aukera eman dio eta gustura da. Aurtengo erronka, Euskal Herriko Itzulian, Romandian eta Suitzan lehen postuetan ibiltzea du. Ikusi egin beharko da talde berrira nola egokitzen den baina uste dut berak begiz jotako itzuliren bat irabazteko lehian ibiliko dela. Hik zer diok Aritz?

Hasi da!

Txirrindularitza denboraldia hasi da eta horrekin batera Tropela Elkarteak bere irudia aldatzeaz gain blog berria abian jarri du. Iaz izandako erantzun apartaren ondoren aurten berrikuntza mordo batekin gatoz. Pixkanaka emango dizuegu horien berri. Oraingoz goza ezazue berrien atal honekin.