Mendia hasi da, euskaldunak aurrean

GarateAzkenean mendia iritsi da Girora. Faboritoen artean mugimendua izateko ez zen oso etapa aproposa baina, hala ere, etapa oso ikusgarria izan da. Gainera, a ze malda gogorrak jartzen dituzten Italian! Euskaldunek jarri diote saltsa etapari eta ihesaldi nagusian, Giroa aurreko postuetan bukatu nahi duen Garate irundarra sartzean, tropelean, indartsuenen taldeek beltz egin behar izan dute lan. Patxi Vila ere ihesaldian izan da baina honek taldeko estrategiari jarraiki kontrol lana egitea tokatu zaio. Zoritxarrez, bere lagun mina eta entrenamenduetako kidea den Garateren kaltetan… Continue reading “Mendia hasi da, euskaldunak aurrean”

Italiakoa, Italian eta italiarrentzat

Italiarrek antolatu, italiarrek parte hartu eta beraiek irabazi. Horixe gertatuko da. Halere, ikuskizun bezala oso ikusgarria, gogorra, eraso askokoa eta emozio handiko lasterketa izan ohi da, beraz, ea aurten ere horrela izaten den…

giro.jpgTxirrindulariei dagokienez, nobedaderik ez. Faboritoak botatzen hasiz gero, lehenik italiarrak datozkit burura: Basso, Cunego (2004ko garailea), Di Luca, Simoni (2001, 2003), Scarponi eta iazko garailea, Savoldelli (2002, 2005) eta besteen artean berriz, betikoak: Honchar, Rogers, euskaldunon hautagaia, Juanma Garate eta kolonbiarrak. Beno, hobe esanda, hegoamerikarrak. Lehen denak edo onenak kolonbiarrak ziren arren orain hori aldatu egin da. Adibidez Rujano venezolarra da, Perez Cuapio, berriz, mexikarra. Faborito nagusia  Continue reading “Italiakoa, Italian eta italiarrentzat”

UCIren buruhausteak

Azken urteetan Tom Boonen belgikarra marka guztiak hausten ari dela gauza jakina da, baina ba al zenekiten UCIren buruhauste Boonenhandienetakoa ere bera dela? Une hauetan bertan, Quick Step, bere taldeko maillotaz gain, ortzadar maillota (iaz munduko txapelketa irabazi zuenaren adierazlea) eta ProTourreko liderraren maillot zuria ere berak eraman behar ditu soinean. Badirudi azken bi maillot hauetako zeinek duen garrantzi gehiago erabakitzeko arazoak daudela eta nahiz eta ziurrenik igande honetan Boonenek ProTourrreko lidertza galtzea posible izan, soluzio bat aurkitu nahi izan diote “arazoari”. Ze soluzio? Biak nahastuko dituen beste maillot bat sortu eta aurrera. Irudian ikus dezakezue belgikarrak ze maillotekin hartu duen parte azken lasterketetan. A ze saltsa! Eta eskerrak bi maillotetako kolore nagusia zuria den bestela ez dakit zerren itxura hartuko zuen Boonenek…

Euskaldunak bikain Belgikan

Huy muinoaFlèche Wallonne proban atzo euskaldunek egin zuten lana aipagarria izan zen. Hasteko, eguneko ihesaldian, Jose Luis Arrieta (Ag2r) sartu zen eta hor ibili zen kilometro mordoska batean iheskide batekin. Bitartean indartsuenen pelotoian gutxi ziren erasotzera ausartzen zirenak eta horietako bat Koldo Gil nafarra (Saunier Duval) izan zen. Saiakera bat baino gehiago egin zituen gainera eta indartsu dagoela erakutsi zuen.

Azken kilometroko igoerara indartsuenen taldea batera iritsi zen eta Huy-ko hormara hirugarren eta azken igoera gogorrari hasiera eman bezain laister Iban Mayok (Euskaltel) jo zuen lehen erasoa. Ez zuen askorik iraun buruan berehala beste txirrindulari batek egin baitzuen aurrera. Nork? Igor Astarloak… Continue reading “Euskaldunak bikain Belgikan”

Bota piñue!

EH LogoaAsko eta askok buruarekin egingo duzue zuen kiniela, beste askok, berriz, bihotzari egingo diozue kasu eta izango dira, baita ere, ausaz egingo dutenak.

Nire ustez, bukaerako erlojupekoari esker Haimar Zubeldia izango da euskaldunen artean onena eta Azevedo portugaldarra Itzulia irabazteko borrokan ikusten dut.

Zuen ustez, zeinek lortuko du Itzulia irabaztea? Eta euskaldunen artean, norbait sartuko al da irabazteko lehian? Nor ibiliko da txukunen? Espero dut ez duzuela dena sekretuan gorde nahi izango Itzulia hasi bitartean…