Txikia nagusi

Piepoli garaileTxirrindularitzaren alde ilunaz askoz gehiago hitz egingo den aste honetan, Tropela Elkarteak ez du iritzik plazaratuko informazio nahikoa eduki artean. Nahikoa denbora izango dugu gero ere horretaz jarduteko. Kirol arlo hutsari dagokionez, Leonardo Piepoli txikiak bere garaipenen zakua betetzen jarraitzen du. Bere zuzendariak esan duenez italiarrak ez zuen Giroan parte hartu nahi baina begira azkenean nola atera zaion…
Simonirekin podioa eskura dute, Piepolirekin bi etapa irabazi dituzte eta gainera, egun hauetan, Kataluniako Volta ere irabazi du Saunier Duvalek David Cañadarekin. Guzti honi, Gomez Marchantek Euskal Herriko Itzulian lortutakoa gehituz gero, denboraldi ikusgarria!

Urtasun garaile Portugalen

Kaikuren logoaAzkenean iritsi da euskal txirrindularien beste garaipen bat. Kostata.

Proba xume batean eta Portugalen izan da baina irabazteak bere meritua du. Pablo Urtasunen atzetik sartu direnak ere irabazteko irrikaz zeuden baina garaipena Kaiku taldeko txirrindulariarentzat izan da. Tropela oso-osorik iritsi da helmugara eta esprintean Pablo izan da azkarrena. Zorionak berari eta baita Kaiku talde osoari ere!

Bide onetik

Jan UllrichGaur askori Tourra etorri zaigu burura. Urtero bezala Ullrichekin eta bere prestaketarekin makina bat komentario izaten da eta aurten ere ez dira falta izan. Hauts gehiena harrotu zutenak Riis-enak izan ziren, alemaniarraren taldekide izandako eta gaur egun Bassoren zuzendaria denarenak. Ullrichek ez die jaramonik egin izan kritikei eta gaur, errepidean, berak ongien egiten dakien arloan erakustaldia eman eta Giroko etapa irabaztea lortu du. Argazkian ongi nabaritu daiteke lanak ongi egiten ari den sentsazioa duen baten aurpegia. Eta gainera argi utziz oraindik bere sasoi punturik onena lortzeko asko falta zaiola! Eskerrak! Bere prestaketa bide onean da eta aurten Tourra irabazi nahi duenak alemaniarra ondoan izango du, urteroko legez. Continue reading “Bide onetik”

Eskuak gora bai baina…

Bettini eskuak jasotaAtzo berriz ere bigarren gure kilkerra. Badaezpada besoak jaso zituen baina horrek gaur egun ez du ezertarako balio. Egia esan nahiko zorte txarra izaten ari da baina adinean gora doa eta hori ere nabaritzen hasi dela iruditzen zait. Bai esprintetan eta baita igoeretan ere.
Vaitkus garaile lituaniarrak 24 urte besterik ez… Lituaniarrek Giroan irabazten duten lehen etapa. Txirrindularitza zabaltzen ari dela ez dugu gaur deskubrituko. Hor dauzkagu kazahkstandarrak eta europa ekialdeko beste herrialdeko txirrindulari on mordoska bat.

Gaur ere borroka izango da azken kilometroetan eta azken aldapatxoan indartsu ez daudenek berriz ere segundutxo batzuk galduko dituzte…

Nire pronostikoa: Mazzanti, Bettini eta Rebellin. (Bai, gaur ere Bettini bigarren geratuko da)

Jaun eta jabe

Basso arrosazOrain arte, beste oilarren taldeek erakutsitako grinak zalantzaren bat sortzen bazidan ere, hasieratik gehienontzat Ivan Basso zen hautagai nagusia. Gaur, goian bukatzen zen lehen etapa serioan hori baieztatu da eta Giroak hemendik aurrera nagusi bakarra izango duela garbi utzi digu. Gainera oraindik tarteak bizpahiru minutukoak izan arren kontuan hartu behar da erlojupekoan liderrak beste minutu batzuk sartu dizkiela, Savoldelli eta Gutierrezi izan ezik… Kontuz, azken honekin. Atzo ere gaurko podiumean sartu nuen eta bere dohaiak ezagututa Milanon podiumean egoteko borrokan egongo dela iruditzen zait
Oraintxe bertan, Giroa erabakita ikusten dut baina oraindik egun asko geratzen direnez, esperantza izan beharko dugu. Ea Simoni edota Cunegok hobera egiten duen eta azken asteko menditzarretan Basso estu hartzeko gai diren. Ez dut uste.

Euskaldunei dagokienez, Laiseka izan da onena. Nire iritziz, Laisekak sailkapen orokorra lehiatu beharko luke, azken astean goruntz egin dezakeela iruditzen baitzait. Aste gogor horretan aurrean dabiltzanetako batzuk huts egingo dutela, sorpresak izango dira eta gure Roberto hor baldin badabil, Giro bikaina egin dezake. Oraingoz 17.postua.

Garate eta Vilak atzoko esfortzua nabaritu dutela dirudi eta Unaik denbora dezente galdu duenez, etapen ehizean hasteko prest jarri zaigu. Ea gaur baino finago ikusten ditugun denak.