Eskuak gora bai baina…

Bettini eskuak jasotaAtzo berriz ere bigarren gure kilkerra. Badaezpada besoak jaso zituen baina horrek gaur egun ez du ezertarako balio. Egia esan nahiko zorte txarra izaten ari da baina adinean gora doa eta hori ere nabaritzen hasi dela iruditzen zait. Bai esprintetan eta baita igoeretan ere.
Vaitkus garaile lituaniarrak 24 urte besterik ez… Lituaniarrek Giroan irabazten duten lehen etapa. Txirrindularitza zabaltzen ari dela ez dugu gaur deskubrituko. Hor dauzkagu kazahkstandarrak eta europa ekialdeko beste herrialdeko txirrindulari on mordoska bat.

Gaur ere borroka izango da azken kilometroetan eta azken aldapatxoan indartsu ez daudenek berriz ere segundutxo batzuk galduko dituzte…

Nire pronostikoa: Mazzanti, Bettini eta Rebellin. (Bai, gaur ere Bettini bigarren geratuko da)