Jaun eta jabe

Basso arrosazOrain arte, beste oilarren taldeek erakutsitako grinak zalantzaren bat sortzen bazidan ere, hasieratik gehienontzat Ivan Basso zen hautagai nagusia. Gaur, goian bukatzen zen lehen etapa serioan hori baieztatu da eta Giroak hemendik aurrera nagusi bakarra izango duela garbi utzi digu. Gainera oraindik tarteak bizpahiru minutukoak izan arren kontuan hartu behar da erlojupekoan liderrak beste minutu batzuk sartu dizkiela, Savoldelli eta Gutierrezi izan ezik… Kontuz, azken honekin. Atzo ere gaurko podiumean sartu nuen eta bere dohaiak ezagututa Milanon podiumean egoteko borrokan egongo dela iruditzen zait
Oraintxe bertan, Giroa erabakita ikusten dut baina oraindik egun asko geratzen direnez, esperantza izan beharko dugu. Ea Simoni edota Cunegok hobera egiten duen eta azken asteko menditzarretan Basso estu hartzeko gai diren. Ez dut uste.

Euskaldunei dagokienez, Laiseka izan da onena. Nire iritziz, Laisekak sailkapen orokorra lehiatu beharko luke, azken astean goruntz egin dezakeela iruditzen baitzait. Aste gogor horretan aurrean dabiltzanetako batzuk huts egingo dutela, sorpresak izango dira eta gure Roberto hor baldin badabil, Giro bikaina egin dezake. Oraingoz 17.postua.

Garate eta Vilak atzoko esfortzua nabaritu dutela dirudi eta Unaik denbora dezente galdu duenez, etapen ehizean hasteko prest jarri zaigu. Ea gaur baino finago ikusten ditugun denak.