Aste honetan jakingo zenuten bezala, Espainiako Itzuliko etapak egituratzerakoan Euskal Autonomi Erkidegoa kontutan hartzea eskatzeko iniziatiba plazaratu da. 1978iaz geroztik ez dira Espainiako Itzuliko etapetan Euskal Autonomi Erkidegoko errepideak gehituak izan, beraz, jada 28 urte izango lirateke. Nafarroakoak, aldiz, gehituak izan dira.
Frantziako Tourrari dagokionez, ordea, orain hiru urte Baionan amaitu zen etapa izan da azkena eta aurretik beste zenbait izan dira. Aurten ere Euskal Herria kontutan izan da eta 10.etapa Kanbotik abiatuko da. Datu hauek kontutan izanda esan liteke Tourreko antolakuntzak garrantzi gehiago ematen diola euskal errepideei Vueltakoak baino.
Vueltako etapak Euskal Herrian zehar korritzeari ongi irizten diot, Tourrekoak korritzeari ongi irizten dioten bezala. Kezka iniziatibaren sorburuak eta izan dezakeen intentzionalitateak sortzen dit. Continue reading “Espainiako Itzulia Euskal Herrietako errepideetan?”