Firefox nabigatzailearen erabiltzaile kopurua gora doa

Dakizuen bezala, Firefox kode irekiko internet nabigatzailea dugu, eta horri eskerrak, hainbat hizkuntzen artean euskarazko bertsioa ere euskaragarri dago. Bada nabigatzaile hau erabiltzen dugunon kopurua gehitzen ari da. Hala adierazten dute W3Schools erakundeak dituen datuek.
Firefox
Iazko otsailetik %7,2an igo da Firefox erabiltzaileen kopurua eta Microsoften Internet Explorer 6ak %4,4a galdu du. Hala eta guztiz ere Internet Explorer 6a nagusi da %59,5arekin. Firefoxek, aldiz, %25,1eko erabiltzaile kopurua du.

Baina zerk egiten du Firefox hain erakargarri? Alde batetik kode irekiko programa izateagatik, era honetan, besteak beste, edozein hizkuntzatara aldatzeko aukera eskaintzen duelako. Eta bestetik pluginak instalatzeko eskaintzen duen aukeragatik.

Pluginak aplikazioari funtzionalitateak gehitzeko erabiltzen dira. Ez da gauza berria eta asko dira pluginak erabiltzen dituzten programak. Era honetan, Firefoxek plugin onenak aukeratzeko lehiaketa antolatu zuen eta orain gutxi eman du emaitzaren berri. Mozilla, Google eta Yahoo enpresetako ordezkariek osatutako epaimahaiaren arabera, Reveal, Web Developer eta Firefox Showcase pluginak dira oneneak.

Reveal eta Firefox Showcase pluginek bisitatuko webguneen irudiak gordetzen dituzte berriro itzuli nahi badugu hauetakoren batetara, errazago gogoratzeko. Web Developer pluginak, berriz, webgunea garatzeko eta diseinatzeko erraztasunak emango dizkigun funtzioak biltzen ditu.

Hala ere asko dira pluginak eta era askotakoak. Ez da erraza, ordea, hainbaten artean guretzako erabilgarriena izan daitekeena aukeratzea.

Published by Egoitz

Tropela.net sortu genuenean interneten edukiak euskaraz izatearen garrantziaz jakitun, ezinbestean blog hau martxan jartzeari ekin genion. Martxan jarri bakarrik ez, edukiak sortzen hasi eta jarraitzea da asmoa.