#85 Tropela.net podcastak: Euskaltel taldearen desagertzea

Post honetan Eneko Garatek (@egarate), Hibai Martinezek, Iban Perezek (@piban) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatutako podcasta aurki dezakezue. Podcast honetan Euskaltel taldearen desagertzearen inguruan sakon aritzen dira lau solaskideak. Euskaltelen desagertzearen berri aurreko astean jakin genuen ofizialki. Inork gutxi espero zuen hau gertatuko zenik. Podcast honetan solaskideek, ordea, seguraski entzun ez dituzuen iritziak ematen dituzte. […]

Urdina nagusi

Hasi da 68. Espainiako Itzuliko edizio berri bat. Bi etapa goazen arren, gauza nabarmen ugari gertatu dira. Hurrengo hitzetan laburbiltzen saiatuko gara kolore urdina ardatz nagusitzat hartuz. Itsaso urdina. Itsaso urdinaren gainean hasi zen Vuelta. Ikusgarria benetan Vilanova de Arousako irteerako irudiak. Gainera txirrindulariak irteera lerro horretara iristeko txalupak erabili behar izan zituzten. Oso era […]

#84 Tropela.net podcastak: Espainiako Vuelta 2013. Txirrindularien eta ibilbidearen azterketa (bi podcastak)

Hemen duzue berriki grabatutako txirrindularien inguruko podcasta entzungai. Bertan Iosu Garatek (@iosugarate), Eneko Garatek (@egarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatutako podcasta duzue. Beherako ibilbidearen podcasta ere aurki dezakezue, Axier Sukiak (@sukigalp) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) orain egun batzuk grabatu zutena. Txirrindularien azterketa Podcast honetan ondorengo gai hauek jorratu dituzte: – Euskaltel taldea desagertzeari aipamena egiten […]

#83 Tropela.net podcastak: Espainiako Vuelta 2013. Ibilbidearen azterketa

Post honetan Axier Sukiak (@sukigalp) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatutako podcasta aurki ditzakezue. Podcast honetan 2013 Espainiako Vueltari errepasoa egiten diote, denboraldiko zazpigarren kinielari begira interesgarri izan dakizukeena. Hona hemen jorratu diren gaiak: – Esprinterrentzat aukera gutxi – Ikuskizuna bilatzen jarraitzen dute Vueltako antolatzaileek – Azken asteko etapak jokatu aurretik garailea zein izan daitekeen jakiteko […]

Marrazoa, itsaso zabalean

Lortuko al du Nibalik Espainiako Vueltan nagusitzea? Hori da neure buruari egiten diodan galdera nagusia itzuliaren atarikoan. Zergatik? Bada garaipena lortuz gero, azken 20 urteetan soilik hiru txirrindularik egin dutena berdinduko lukeelako: denboraldi berean bi itzuli handitan gailentzea. Miguel Indurainek (1993), Pantanik (1998) eta Contadorrek (2008) erdietsi dute hori. Ez dakiguna da, zehatz-mehatz, zer motibazio […]

Wiggle-Honda: emakumezkoen Team Sky?

Urtarrilean, Londres-en, jaio berri zen Wiggle-Honda taldea aurkeztu zutenean, sortzaile eta arduradun den Rochelle Gilmore australiarrak, garbi esan zuen: “Epe luzerako proiektua da hau. Utz gaitzazue lasai lanean. Ez dugu presiorik nahi.” Baino berriki “La Route de France” n lorturiko emaitza apartak, eta neurri haundi baten ezustekoak, talde britainiarra guztien ahotan jarri du. Apurrak besterik […]

Eta zu, zeinekin geratzen zara?

Datozen asteetan aldaketa handirik egon ezean, agur esan beharko diogu Euskaltel taldeari. Sortu zenetik une zirraragarri asko eman dizkigu euskal zaleoi. Memoria astintzen hasita izan dira, bai, une gogoangarri asko. Goazen denon artean mementu horiek biltzera. Ziur zerrenda polita, oparoa eta gozagarria osatuko dugula. Frantziako Tourra, Italiako Giroa, Euskal Herriko Itzulia, Espainiako Vuelta… Badago non […]