#43 Tropela.net podcastak: 19. etaparen kronika

Iosu Garate (@iosugarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) Tourreko 19. etaparen kronika egiten dute podcast honetan. Contador-en eraso goiztiarrak etaparen nondik norakoak aldatu ditu eta hautagai nagusien dantza hasi da. Andy Schleck-en laguntzarekin kilometro asko egin badituzte ere, azkenean dena Alpe d’Huez-eko igoeran erabaki da. Evans australiarrak ongi eutsi die Schleck anaiei eta Voeckler frantziarrak azkenean galdu du lidergoa Andy-ren mesedetan.

Frantziarren lehen etapa garaipena iritsi da Rolland-en eskutik. Samuel Sanchez izan da bigarren, eta honek etapa amaitzean eginiko adierazpen polemiko batzuen inguruan ere mintzatu dira.

Bitxikerien atalean, moda kontuak eta Donostiko Kontxa irizpide.

Aurreko podcastak hemen dituzu.