Taldekako erlojupekoan espero bezala HTC nagusi eta Pinotti lider

HTC-Highroad Giroko TTTa lehiatzen

23 taldeek egin dituzte aurtengo Giroko lehen 9 kmak. Espero zen bezala HTC-Highroad taldeak ez du hutsik egin. Eta aurreratu zuten bezala Pinotti sartu da bururan maglia arrosa berak jantzi dezan. Continue reading “Taldekako erlojupekoan espero bezala HTC nagusi eta Pinotti lider”

2011ko Giroa hastera doa!

Gaur arratsaldeko 15:50etan ekingo zaio 2011ko Giroari, hasieran esan zutena baino 25 minutu lehenago. Tropela.net-en, ordea, kinielak aldatzeko aukera izango da 16:15ak bitartean.

23 talde izango dira parte hartzen aspaldiko Girorik gogorrenean. Paperaren gainean behintzat hala dirudi. Talde bakoitza 9 txirrindularirekin arituko da eta Italiaren Batasunaren 150. urteurrena dela eta, Italiako txapelduna den Viscontik 151 dortsala eraman beharrean 150a eramango du. Farnese Vini – Neri Sottoli taldean, beraz, ez da 159 dortsalik izango; ez pentsatu 8 txirrindularirekin arituko denik talde italiarra. Guztira 207 txirrindulari izango dira lehian 3.524,5 kilometrotako luzera duen 2011ko Giro honetan. Continue reading “2011ko Giroa hastera doa!”

Nibali, Contador… eta Igor Anton

Italiako Giroa irabaz dezaketen txirrindularien izenak emateko garaian, Nibali italiarra eta Contador espainiarra aipatu behar nahita ez. Izan ere, italiarrak podiuma zapaldu zuen iaz eta Espainiako Vuelta etxeratu zuen. Contadorri dagokionez, 2008an irabazi zuen Italiako itzulia. Azken urteetan biek erakutsi dute hiru asteko itzulietan oso ondo moldatzen direla.
Continue reading “Nibali, Contador… eta Igor Anton”

#20 Tropela.net podcastak: Giro 2011. Txirrindulariak

Eneko Garate (@egarate), Raul Perez (@raulperezmartin) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) Tropelaren podcast berri honetan 2011ko Giroan parte hartu behar duten txirrindularien inguruan aritu dira. Zehazki Tropela.net-en 2011ko Giroko lehiaketako multzoen inguruan beren iritzia ematen dute.

#19 Tropela.net podcastak: Italiako Giroa 2011. Ibilbidea

Eneko Garate (@egarate), Raul Perez (@raulperezmartin) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) Tropelaren podcast berri honetan 2011ko Giroaren ibilbidearen inguruan aritu dira. Aurtengo Giroa bere gogortasunagatik egin da erakargarri eta horren inguruan aritzen dira hiru solaskideak podcast honetan.