Julian Gorospe

Julian Gorosperen zalea izan naiz beti. Ez dakit zergatik; akaso, nire lagun minek bazutelako bakoitzak bere ziklista: Pello Ruiz Cabestany zen batena, eta Marino Lejarreta bestearena. Nik ere behar nuen bat, nirea bakarrik izango zena. Julian Gorospe planta onekoa zen, kontrarrelojista bikaina, eta hiru-lau egunetako karreretan oso ondo moldatzen zena. Julian Gorospe euskalduna zen (euskaraz […]

Leblanci buruz pare bat hitz

Atzo izan zen Euskal Herrian arras ezaguna zaigun Tourreko zuzendaria. Dirudienez aurreko urteko istiluak direla eta izan da bisita, euskal zaleak ‘sosegatu’ asmoz edo. Ez dut behar baino hitz gehiagorik egin nahi, beraz, harira noa. Asko gara Pirinioetara Tourreko etapak disfrutatzeko asmotan joaten garenak baina badirudi gutxi batzuen aldrebeskeriak guztiok ordaindu behar ditugula. Ez deritzot […]

Badator Euskal Bizikleta

Bihar, asteazkena, maiatzak 31 dituenean, aurtengo Euskal Bizikleta jarriko da abian, Eibarren eta igandera arte iraungo du. Azken urteetan bezala Arrate gainean amaituko da azken etapa. Azken etapa hau eta bezperako erlojupekoa erabakigarriak izango dira itzulia nork irabaziko duen jakiteko. Ea lehen etapetan ihesaldiak kontrolatzen dituzten ProTourreko talde ‘indartsuek’ eta iazkoa ez den errepikatzen. Iaz […]

Basso Giroan, ‘nini’ Tropelean

Bukatu da Giroa. Basso erraz nagusitu da eta gurean ere, Tropelean, badugu irabazlea. Aurtengo Giroko irabazlea nini zarauztarra izan da eta bere atzetik podiumean enekinskw donostiarra eta iker ikaztegietakoa izan dira. Behean daukazue aukeratu behar zen talde perfektua. Irabazleak talde horretako zortzi txirrindulari zituen (* ikurrarekin markatuta) eta beste zazpi txirrindulariak ere ez zaizkio herren […]

Alberto Martinezek Bavierako Itzulia irabazi du

Agritubel taldean dabilen pasaitarrak, erlojupekoan egindako lan onari esker Bavierako Itzulian garaile izan da eta etapakako lehen itzulia eman dio Agritubel talde frantziarrari. Honebestez, Bavierako Itzulian azken urteetan alemaniarrek izan duten nagusitasunarekin bukatu du. Argazkian ikus dezakezuen bezala podiumean  Beat Zberg (Gerolsteiner) eta Luke Roberts (CSC) izan zituen atzetik. Zorionak Alberto!

Nagusitasun osoa

Oraindik biharko etapa gelditzen bada ere, aurtengo Giroaren balorazio orokor bat egiteko moduan gara. Hasiera batean ibilbideak ikuskizun handiak ikusteko lagungarri izango zela ematen bazuen ere, gizon batek, Ivan Bassok, beste guztiengan erakutsi duen nagusitasunak hori ekidin du. CSC taldeko txirrindularia beste guztien gainetik izan da, bai erlojupekoan, bai mendian. Nagusitasun ikaragarria erakutsi du, horrek […]

Euskaldunak Dolomitetan nagusi!

Ez da txantxetakoa izan gaurko etapa bukaera! Nire larruazaleko ileak ere zutik jarri ditu! Bi euskaldun lehen hiruretan eta Voigtek erakutsitako kiroltasuna! Garate irundarrak eta Vila beratarrak euskal txirrindularitzaren maila agerian utzi dute gaurko etapa garrantzitsuan: Garatek etapa garaipena eta Vilak hirugarren postua. Gaurko etapan 12 laguneko ihesaldian izan da gakoa. Bertan ziren Juanma eta […]

Igandean, Laudioko Sari Nagusia

Antolatzea dezente kostatu bada ere, azkenean Laudioko probaren 57. edizioa jokatuko egingo da. Bertan Euskaltel y Saunier Duval izango dira talde izarrak, proTourrekoak alegia. Horietaz aparte Kaiku eta Orbea taldeak ere bertan izango dira. Iaz, euskaldun batek irabazi zuen, David Herrero Euskaltelekoak. Ea aurten ere euskaldun baten garaipena ospatzeko aukera daukagun.

Txikia nagusi

Txirrindularitzaren alde ilunaz askoz gehiago hitz egingo den aste honetan, Tropela Elkarteak ez du iritzik plazaratuko informazio nahikoa eduki artean. Nahikoa denbora izango dugu gero ere horretaz jarduteko. Kirol arlo hutsari dagokionez, Leonardo Piepoli txikiak bere garaipenen zakua betetzen jarraitzen du. Bere zuzendariak esan duenez italiarrak ez zuen Giroan parte hartu nahi baina begira azkenean […]

Urtasun garaile Portugalen

Azkenean iritsi da euskal txirrindularien beste garaipen bat. Kostata. Proba xume batean eta Portugalen izan da baina irabazteak bere meritua du. Pablo Urtasunen atzetik sartu direnak ere irabazteko irrikaz zeuden baina garaipena Kaiku taldeko txirrindulariarentzat izan da. Tropela oso-osorik iritsi da helmugara eta esprintean Pablo izan da azkarrena. Zorionak berari eta baita Kaiku talde osoari […]