Hemen da mendia!!!

Giroko AdituaBasso jaun eta jabe azaldu zaigu orain arte. Bai ikusi den mendate apurrean, bai erlojupekoan (bakarka eta taldeka) denen gainetik dela argi erakutsi du. Nahiko izango al du bere lehen itzuli handia poltsikoratzeko? Ni baiezkoan naiz, nahiz eta ibilbide beldurgarri baten aurrean gaudela ez dudan ahazten.

Bere atzetik direnei tokatzen zaie orain aurpegia ematea. Azken porturarte gurpilean joanda ezin dute denbora ikaragarririk irabazi eta arriskatu beharrean izango dira. Euren pertsonalitatea erasokorra dela gehituz gero, Cunego, Simoni, Savoldelli, Di Luca edota Rujanok ikuskizun polita eman dezaketela uste dut. Continue reading “Hemen da mendia!!!”

Tropela.net ere euskarazko webgune elebakar bisitatuenen artean

Tropela.netCybereuskadik, Alexa webgune estatubatuarrak plazaratzen dituen webguneei buruzko datuetan oinarrituta, Euskal Herri osoko sailkapen-zerrenda argitaratu berri du. Sailkapen-zerrendok webguneek jasotzen duten bisita kopuruaren arabera osatzen dira hain zuzen ere. Erabili.com webgunea, berriz, haratago joan da eta euskara hutseko lehen hogei webguneen sailkapen-zerrenda argitaratu du. Sailkapen honen arabera, Tropela.net 19. postuan agertzen da.

Tropela Elkartearentzat berri hau pozgarria den arren, are eta pozgarriagoa da jakitea iazko datuekin alderatuta, euskara hutsezko webguneek aipatutako sailkapenean gorantz egin dutela.

Zorionak, beraz, euskal nabigatzaile guztioi!!

Bide onetik

Jan UllrichGaur askori Tourra etorri zaigu burura. Urtero bezala Ullrichekin eta bere prestaketarekin makina bat komentario izaten da eta aurten ere ez dira falta izan. Hauts gehiena harrotu zutenak Riis-enak izan ziren, alemaniarraren taldekide izandako eta gaur egun Bassoren zuzendaria denarenak. Ullrichek ez die jaramonik egin izan kritikei eta gaur, errepidean, berak ongien egiten dakien arloan erakustaldia eman eta Giroko etapa irabaztea lortu du. Argazkian ongi nabaritu daiteke lanak ongi egiten ari den sentsazioa duen baten aurpegia. Eta gainera argi utziz oraindik bere sasoi punturik onena lortzeko asko falta zaiola! Eskerrak! Bere prestaketa bide onean da eta aurten Tourra irabazi nahi duenak alemaniarra ondoan izango du, urteroko legez. Continue reading “Bide onetik”

Dena erabakitzeko!!!!

Giroko AdituaDuela ia bi astetatik hasia da aurtengo Giroa eta nahiz eta txirrindulari askoren sasoi puntua ikusteko baliagarri izan den korritzeko gelditzen dena ikusi ondoren protagonistak alda daitezkeela uste dut.

Orain arte Basso jaun eta jabe ikusi dugu, Saltarako etapa gogorraren ondoren helmugara iritsi orduko egindako elkarrizketan erakusten zuen arpegi freskoa horren adierazgarri zen. Hurrengo egunean, Passo Lanciano gainean hori berretsi besterik ez zuen egin. Giroa hasi aurretik hautagai nagusia bazen, orain oraindik eta gehiago. Continue reading “Dena erabakitzeko!!!!”

Eskuak gora bai baina…

Bettini eskuak jasotaAtzo berriz ere bigarren gure kilkerra. Badaezpada besoak jaso zituen baina horrek gaur egun ez du ezertarako balio. Egia esan nahiko zorte txarra izaten ari da baina adinean gora doa eta hori ere nabaritzen hasi dela iruditzen zait. Bai esprintetan eta baita igoeretan ere.
Vaitkus garaile lituaniarrak 24 urte besterik ez… Lituaniarrek Giroan irabazten duten lehen etapa. Txirrindularitza zabaltzen ari dela ez dugu gaur deskubrituko. Hor dauzkagu kazahkstandarrak eta europa ekialdeko beste herrialdeko txirrindulari on mordoska bat.

Gaur ere borroka izango da azken kilometroetan eta azken aldapatxoan indartsu ez daudenek berriz ere segundutxo batzuk galduko dituzte…

Nire pronostikoa: Mazzanti, Bettini eta Rebellin. (Bai, gaur ere Bettini bigarren geratuko da)