Badator Euskal Bizikleta

Euskal Bizikleta 2006Bihar, asteazkena, maiatzak 31 dituenean, aurtengo Euskal Bizikleta jarriko da abian, Eibarren eta igandera arte iraungo du. Azken urteetan bezala Arrate gainean amaituko da azken etapa. Azken etapa hau eta bezperako erlojupekoa erabakigarriak izango dira itzulia nork irabaziko duen jakiteko.

Ea lehen etapetan ihesaldiak kontrolatzen dituzten ProTourreko talde ‘indartsuek’ eta iazkoa ez den errepikatzen. Iaz ihesaldi batean iritsi zirenek denbora dezente lortu zuten eta lasterketa beraien artean jokatu zuten. Guzti hau lasterketaren intereserako oso kaltegarria izan zen. Euskaldunek 3, 4 eta 5. postuak eskuratu zituzten. Ea aurten aurrerago ibiltzeko indarrik ba ote duten.

Edizio honetan, antolatzaileek, Txomin Perurena txirrindulari ohia omenduko dute. Badirudi Perurena dela profesionaletan garaipen gehien lortu dituen euskal txirrindularia, 157 garaipenekin. Hori konfirmatzeko Usabiagaren ordenagailuan begiratu beharko genuke.

Etapen eta dortsalen inguruan infomazio gehiago nahi izanez gero Euskal Bizikletaren webgunean aurkitu ahal izango duzue.