Oraindik biharko etapa gelditzen bada ere, aurtengo Giroaren balorazio orokor bat egiteko moduan gara. Hasiera batean ibilbideak ikuskizun handiak ikusteko lagungarri izango zela ematen bazuen ere, gizon batek, Ivan Bassok, beste guztiengan erakutsi duen nagusitasunak hori ekidin du. CSC taldeko txirrindularia beste guztien gainetik izan da, bai erlojupekoan, bai mendian. Nagusitasun ikaragarria erakutsi du, horrek zaleentzako azken urteetako Girorik “lehorrena” ikustera eraman gaituelarik.
Giroa hasi aurretik aipatzen ziren 5 faborito nagusiek jarrera desberdina izan dute. Esan bezala, Ivan Basso denen gainetik ibili den Giro honetan, Simonik bere urteak gora joan arren neurri polita eman du. Aldiz, Savoldelli eta Cunegori aldapa gora hasten ziren bakoitzean puntu bat falta zitzaiela ikusten zitzaien eta Di Lucari berriz puntu bat baino gehiago falta izan zaio. Azken honena izan da agian ezustekorik handiena, txarrera noski, denboraldi hasiera guztia itzuli honetara bideratua baitzuen eta ez du lortu iazko Danilo Di Luca handiaren hanka azpira iristerik. Continue reading “Nagusitasun osoa”