#410 Tropela.eus podcastak: 2020ko Frantziako Tourra errepasoa – 13. etapa

Daniel Felipe Martinezek (EF1) sailkapen nagusiari agur esan arren etapa garaipena lortzeko gai izan da

Gaurkoan ere ihesaldiak eraman du etapa. Bazirudien Borak bideratua zuela etapa garaipena, baina Daniel Felipe Martinez (EF1) indartsu batekin egin dute topo eta honek etapa garaipena bereganatu du. Sailkapen nagusikoen artean ere lehia izan da eta bertan bi esloveniarrak nagusitu dira: Roglicek (TJV) lidergoa sendotu du eta Pogacarrek (UAD) podiumeko postuetara aurreratzeaz gain, gazteen sailkapenean buruan jarri da.

Hau eta biharko 14. etapak eman dezakeena Egoitz Lizasoren (@elizaso) ahotsean duzue entzungai podcast honetan.

#406 Tropela.eus podcastak: 2020ko Frantziako Tourra errepasoa – 9. etapa

Pogacarrek (UAD) mendian izan ezik helmugetan ere azkarra dela erakutsiz Tourreko 9. etapa irabazi du

Gazteak indartsu datozela kontatzen digu Egoitz Lizaso (@elizaso) 2020ko Frantziako Tourreko 9. etapa honetan. Etapa garailea Pogacar (UAD) izan bada ere, urte berekoa den Hirschi (SUN) gazteak ere indartsu dela erakutsita 90km bakarrean egin ditu eta hirugarren sailkatu da. Mikel Landa (TBM) bikain indartsuenen alboan eta Adam Yatesek (MTS) denbora galduta, lider jarri da Roglic (TJV) Jumboko taldeburua.

#402 Tropela.eus podcastak: 2020ko Frantziako Tourra errepasoa – 5. etapa

Van Aertek (TJV) lortu du Tourreko 5. etapa poltsikoratzea

Gidoia jarraituz, gaurko Frantziako Tourreko 5. etapa esprintean amaitu da nahiz eta zenbait gizon azkar, Colbrelli (TBM) kasu, bidean geratu diren. Askatasuna emanda, Roglic eta Dumoulinen (TJV) taldekide belgikarrak indartsu dagoela erakutsi du eta etapa garaipena lortu du. Bi erreskadan horrenbestez Jumbok bereganatutako etapak. Lider aldaketa ere izan da sorpresaz. Hau guztia eta 6. etapan espero dezakeguna podcast honetan duzue entzungai Egoitz Lizasoren (@elizaso) ahotsean.

#401 Tropela.eus podcastak: 2020ko Frantziako Tourra errepasoa – 4. etapa

Roglicek (TJV) irabazi du Tourreko 4. etapa

Iritsi da lehen mendiko testa. 2020ko Frantziako Tourreko 4. etapa lehen mailako mendatean amaitzen zen eta gidoia erdizka bete dela esan daiteke. Ihesaldi bat osatu da, baina garaipena sailkapen nagusiaren lehian diren txirrindularien artean erabaki da. Hori bai, erasorik ez eta esprint itxura hartu du amaierak. Tropeleko hautagai nagusietako batek eraman du garaipena, Roglicek (TJV), baina Alaphilippek (DQT) ondo eutsi dio lidergoari bosgarren sailkatuz. Mikel Landa (TBM) izan da lehen euskalduna eta ondo murgiarra. Hau eta 5. etaparen inguruko aurreikuspena Egoitz Lizasoren (@elizaso) eskutik entzungai duzue podcast berri honetan.

Podcastera harpidetu

#397 Tropela.eus podcastak: 2020ko Frantziako Tourra

Denbora asko pasa da azken itzuli handia amaitu zenetik, iazko Espainiako Vuelta amaitu zenetik. Iritsi da ordua, azkenean, lehen itzuli garrantzitsua jokatzeko: 2020ko Frantziako Tourra.

Egoerak eskatzen duen moduan, ibilbidea, COVID-19tik babesteko antolakuntzak kaleratu duen protokoloa, eta nola ez, kiniela bera errepasatzen dute lau solaskideek. Eneko Garate (@egarate), Iban Perez (@piban), Lander Garro (@landergarro) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) arduratu dira solasaldi honetan aurtengo Tourrerako beharrezko informazio eta eztabaida gaiak podcast honetan biltzen.