Ibanek (@piban) osatu du gaurko mini podcasta ere. Gaurko etapa ere esprinterrentzat egokia zen eta hala gertatu da. Bi iheslari protagonista: Barta (BOA) eta Arashiro (LAM). Esprintean Cavendish (DDD) errekor berriak egiten.
Etiketa Artxiboak:podcast
#117 Tropela.eus podcastak: 2016ko Frantziako Tourreko errepasoak – 5. etapa
Ibanek (@piban) osatu du gaurko mini podcasta. Gaurkoa izan da Tour honetako mendiko lehen etapa. Ihesaldia osatu da gaurkoan ere eta bertan Romain Sicard (DEN) euskalduna izan da. Hala ere benetako etekina gaurko etapari Van Avermaetek (BMC) atera du.
#115 Tropela.eus podcastak: 2016ko Frantziako Tourreko errepasoak – 3. etapa
Tourreko etapa hau lasaia izan dela kontatzen digu Egoitzek (@elizaso) minipodcast berri honetan, baina itxaronaldiak merezi izan duela kontatzen digu.
#113 eta #114 Tropela.eus podcastak: 2016ko Frantziako Tourreko errepasoak. Lehen bi etapak
Aurreko podcastean Egoitzek (@elizaso) aipatu zuen moduan, asmoa zegoen egunero podcast labur bat grabatzekoa etapan zehar gertatutakoa kontatzeko. Hemen dituzue horrenbestez lehen bi etapen audioak.
Gogoan izan zuen podcast aplikazioetan zuzenean entzuteko aukera duzuela guk argitaratu bezain laster gure zerrendara izena emanda. Aplikaziorik ezagunenak Podcast & Radio Addict Android gailuetarako eta Podcasts iOS gailuetarako. iVoox APP-ean ere aurkituko gaituzue.
Gure zerrendara izena emateko: https://itunes.apple.com/es/podcast/tropela-podcastak/
#111 Tropela podcastak: 2016ko Italiako Giroa
Post honetan Iban Perezek (@piban), Eneko Garatek (@egarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatutako podcasta aurki dezakezue. Podcast honetan 2016ko Italako Giroaren lehiaketaren kinielari errepasoa egiten diote. Hona hemen jorratu diren gai nagusiak:
– Aspaldiko partez euskaldun bat Giroaren lehian izango da: Mikel Landa
– 3 atseden eguneko Giroa
– Ostiralean hasten da Giroa, eguerdian, ez larunbatean
– Bonifikazioak izango dira?
– Gazteen maillota 26 urtez azpikoen artean erabakiko da
– Esprinterrak egoki aukeratzea klabea
– Laboral Kutxa Saria babestutako sailkapenean izena ematea ezinbestekoa sarien lehian izan nahi bada