#528 Tropela.eus podcastak: 2021eko Espainiako Vuelta. Errepasoa – 19. etapa

Cortek (EFN) beste etapa garaipen bat lortu du

Espero genuen ihesaldia izatea, baina ez ihesaldiko norbaitek etapa garaipena lortzea. Eta hori egin duena Cort (EFN) izan da, horrela bere Vuelta honetako hirugarren garaipena lortuz. Jakobsen (DQT) lehen portuak ezin izan ditu tropel nagusiarekin eragin eta horrek zerikusia izan du bere taldeak esfortzu gehiegirik ez egiteko ihesaldia irensteko. Sailkapen nagusiari dagokionez, berriz, aldaketarik ez: Roglicek (TJV) jarraitzen du gorriz.

Gaurko etapak emandakoak eta biharkoak etapak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu digu Egoitz Lizasok (@elizaso).

#527 Tropela.eus podcastak: 2021eko Espainiako Vuelta. Errepasoa – 18. etapa

Lopezek (MOV) lortu du azkenean talde urdinak horrenbeste desiratze zuen etapa garaipena

Azkenean lortu du garaipena Movistarrek Vuelta honetan. Miguel Angel Lopez (MOV) lortu du azken igoeran erasoa jota etapa garaipena. Aipatzekoa gaurkoan ere Storer (DSM) protagonista izan dela, eta etapa garaipenaren lehian sartu ez bada ere, behintzat mendiko maillotaren lehian maillota janztea lortu du gaurkoan. Sailkapen nagusian aldaketa nabarmenik ez Guillaume Martinek (COF) postuak galtzeaz gain, eta Roglicek (TJV) jarraitzen du lider.

Gaurko etapak emandakoak eta biharkoak etapak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu digu Egoitz Lizasok (@elizaso).

#526 Tropela.eus podcastak: 2021eko Espainiako Vuelta. Errepasoa – 17. etapa

Roglicek (TJV) hirugarren etapa ikusgarria irabazi du

Ikuskizuna espero zen baina ez genuen horrelakorik espero. Bernalek (IGD) urrutitik erasoa jota erantzun dion bakarra Roglic (TJV) bera izan da, azkenean etapa garaipena eta lidergoa berreskuratuta. Eta ez hori bakarrik, Movistarreko bikoari, podiumeko postuetan diren biei, denbora gehiago atereaz. Eikingek (IWG), horrenbestez, agur esan behar izan dio maillot gorriari, agur Mikel Landak (TBV) Vuelta honi eman dion moduan. Murgiarra lehen ihesaldian izan bada ere, ez da gauza izan etapa amaitzeko.

Gaurko etapak emandakoak eta biharkoak etapak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu digu Egoitz Lizasok (@elizaso).

#525 Tropela.eus podcastak: 2021eko Espainiako Vuelta. Errepasoa – 16. etapa

Jakobsenek (DQT) beste garaipen bat poltsikoratu du Vuelta honetan

Jakobsenek (DQT) bere hirugarren etapa garaipena lortu du Vuelta honetan, eta ez hori bakarrik, maillot berdea eskura geratu zaio. Sailkapen nagusian aldaketarik ez eta Eikingek (IWG) jarraitzen du gorriz. Aipatzekoa gaurkoan Cicconek (TFS) etxerako bidea hartu behar izan duela Vanmarckerekin (INS) eroriko baten ondorioz.

Gaurko etapak emandakoak eta biharkoak etapak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu digu Egoitz Lizasok (@elizaso).

#524 Tropela.eus podcastak: 2021eko Espainiako Vuelta. Errepasoa – 15. etapa

Majkak (UAD) irabazi du atseden aurreko mendiko etapa

Majkak (UAD) lortu du 15. etapa poltsikoratzea, Carusok (TBV) 9. etapan lortu zuenaren antzera. Zerbait gehiago espero zen faboritoen artean, baina erasoa jotzen bakarra Adam Yates (IGD) izan da, 15 segundo soilik urratzera iritsiz. Ondorioz, Eikingek (IWG) jarraitzen du gorriz.

Atzoko etapak emandakoak eta biharkoak etapak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu digu Egoitz Lizasok (@elizaso).