#330 Tropela.eus podcastak: 2019ko Italiako Giroa errepasoak – 15. etapa

Azken atseden egunaren aurreko etapa izan da 2019ko Italiako Giroko 15. etapa hau. Egoitz Lizasok (@elizaso) kontatzen duen moduan, ihesaldian bi izan dira protagonista, Cattaneo (ANS) eta Cataldo (AST). Azken hau izan da etapa garaipena lortu duena. Faboritoei dagokienez, Carapazek (MOV) eta Nibalik (TBM) denbora atera diote Roglici (TJV) batez ere izandako matxura eta erorikoagatik.

Bihar atseden eguna. Etzi ez dute azkenean Gavia igoko, baina etapa interesgarria aurre ikusten da.

#329 Tropela.eus podcastak: 2019ko Italiako Giroa errepasoak – 14. etapa

Berandu bada ere, hemen duzue 2019ko Italiako Giroko 14. etaparen mini podcast hau. Carapaz (MOV) izan zen indartsuena eta etapa garaipena lortzeaz gain, lidergoa berreskuratu ditu errentaz gain helmugako gain sariei esker. Roglic (TJV) orain 7 segundora aurkitzen da eta podiumeko hirugarren postuan Nibali (TBM) da etaparen ondoren. Hau guztia kontatzen digu Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast honetan.

#284 Tropela.eus podcastak: 2018ko Espainiako Vuelta errepasoak – 2. etapa

Mini podcast honetan 2018ko Espainiako Vueltako 2. etapak eman duena kontatzen digu Egoitz Lizasok (@elizaso), baita biharko etaparen aurre analisia egin ere.
Caminito del Reyn amaitu den etapan garailea Valverde (MOV) izan da eta lider Kwiatkowski (SKY) jarri da bigarren sailkatu ondoren. Eguneko galtzailerik handienak hautagai nagusien artean Porte (BMC) eta Nibali (TBM) izan dira.

#282 Tropela.eus podcastak: 2018ko Espainiako Vuelta

Iban Perezek (@piban) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatu dute 2018ko Espainiako Vueltaren inguruko podcast hau. Bertan aurtengo ibilbidearen ingurukoak, gainsariak eta batez ere Tropelako kiniela errepasatzen dute. Aurtengo berritasun nagusia kinielan “Klasikomanoetan klasikomanoenak” multzoa. Horretaz gain, dortsalak baieztatzearen faltan, 17 euskal txirrindulari izango direla lehian aipatzen dute.

#272 Tropela.eus podcastak: 2018ko Frantziako Tourra errepasoak – 13. etapa

2018ko Frantziako Tourreko 13. etapa Alpeetan izandako etapen ondorengo etapa izan da, lasaiagoa, eta esprinterrek ez zuten aukera galdu nahi. Bertan Sagan (BOH) izan da azkarrena erregulartasunaren sailkapenean lidergoa sendotuz. Gainontzean Thomasek (SKY) jarraitzen du lider. Nabarmentzekoa Nibalik (TBM) ez zuela irteerarik hartu erorikoa izan eta gero etxerako bidean baitzen. Nibaliren gertakariaren inguruan eta etapak eman zuenaren ingurukoa Egoitz Lizasoren (@elizaso) eskutik entzungai duzue mini podcast honetan.