Gaur jokatu da Italiako Giroko 4. etapa eta transizioko etapa izango zelakoan bageunden ere, tropel buruan izan den erorikoak Dumoulin (SUN) Giroaren lehiatik kanpo utzi du. Roglic (TJV) izan ezik, gainontzeko faboritoak moztuta izan dira eta denbora galdu dute. Etapa garaipena Carapazek (MOV) lortu du gaurkoan. Hau guztia mini podcast honetan laburbiltzen dizue Egoitz Lizasok (@elizaso).
Etiketa Artxiboak:faboritoak
#305 Tropela.eus podcastak: 2018ko Lombardia
Larunbat honetan jokatuko da Tropelan denboraldiko azkena izango den klasikoa, Lombardia. Lasterketa honen inguruan solasean Imanol Llucia (@imanolllucia) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) aritu dira. Bertan egun hauetan Italian jokatzen ari diren klasikoez aritu dira ikusteko ea zein txirrindulari izan daitekeen indartsu larunbatean. Nola ez, bertan Tropelako kinielari ere errepasoa egiten diote solaskideek.
#304 Tropela.eus podcastak: 2018ko Munduko Txapelketak
Iban Perez (@piban), Imanol Llucia (@imanolllucia) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) arduratu dira 2018an Innsbruck eta Tirol inguruan jokatuko diren Munduko Txapelketen inguruan aritzeko. Bertan gizonezkoen kinielari errepasoa egin diote, nahiz eta emakumezkoenaz nahiz taldekako erlojupekokoaz ere aritu diren.
#302 Tropela.eus podcastak: 2018ko Espainiako Vuelta errepasoak – 20. etapa
Gaurkoa izan da 2018ko Espainiako Vueltako sailkapen nagusirako etapa erabakigarria. 20. etapak, Col de la Gallinan amaitzen zenak, sailkapen nagusian aldaketak eragin ditu. Simon Yatesek (MTS) sendoena izan dela erakutsi du eta berak eramango du Vuelta hau. Podiumean bigarren Mas (QST) izango da, gaurko etapa garailea, eta hirugarren Lopez (AST) kolonbiarra. Euskaldunik onena Ion Izagirre (TBM). Hau guztia kontatzen digu Egoitz Lizasok (@elizaso) mini podcast berri honetan.
#301 Tropela.eus podcastak: 2018ko Espainiako Vuelta errepasoak – 19. etapa
Egoitz Lizaso (@elizaso) arduratu da 2018ko Espainiako Vueltako 19. etaparen kronikatxoa egitera mini podcast honetan. Faboritoen artean indartsuen agertu da Simon Yates (MTS) nahiz eta etapa garaipen berarekin batera helmugaratu den Pinotek (GFC) eskuratu duen. Valverdek (MOV) krisialdia pasa badu ere, bigarren postuari eusteko gauza izan da eta orain Kruijswijk (TLJ) da podium postuetan sartu dena. Bihar erabakiko da Vuelta.