Ekin diote txirrindulariek Londreseko kaleetan zehar prologoari. 7,9 km izango dira 2007ko Tourreko lehen liderra erabakiko dutenak. Laister jakingo dugu nork jantziko duen aurtengo lehen maillot horia.
Tropelan ere hasi da gure lasterketa. 6.414 kiniela egin dira, baina arauei jarraiki, Tropela Elkarteak, arauak betetzen ez dituzten kinielak baliogabetuko ditu eta horren ostean ikusiko dugu benetako kinielak zenbat diren. Hala eta guztiz, inoizko markarik onena lortu dugu guztiok eta zorionak eman nahi dizkizuegu parte hartu duzuen guztioi. A ze tropela osatu dugun!!
Gozatzeko garaia hasi da. Orain artekoak prestakuntzak ziren, usteak, iritziak,… baina orain jada hainbeste itxaroten genuen eguna iritsi da eta txirrindulariek duten guztia eman beharko dute. Orain ikusiko dugu zein zebilen zuzen, zein oker, zein joan den Tourrera behar beste prestatuta, zein ez.
Zorterik onena opa dizuegu eta ia lasterketa interesgarri bat ikusteko aukera dugun.
OHARRA: Arauetan jarri genuen bezala arratsaldeko 3etan kinielak egiteko aukera itxi egin dugu. Frantziako Tourra ere arratsaldeko 3etan hasten zen baina Londresen. Hau da, hemengo 4ak zirenean hasten zen. Ordu bete gehiago geneukan kinielak egiteko baina gure aplikazioak ez du hori kontuan hartu eta arauetan jarritako orduan itxi da kiniela egiteko epea.
Tropela Elkartea

Egun gutxi falta da Londresen 2007ko Frantziako Tourrari hasiera emateko. Pixkanaka pixkanaka txirrindulariak ere Britainia Handira abiatzen ari dira. Horien artean Tropelako partehartzaileen bi euskaldun nagusiak:
Oraingoz, lehiaketan, %52,2k hartu dute Petacchi, eta oraindik ez dakigu Londresko irteeran izango den edo ez! Zuek ze uste duzue, izango dela? Badaezpada ere, Milram taldeak Volodymyr Dyudya eta Petacchi, bien izenak eman ditu inskripzioetan, badaezpada ere. CONIren epaiaren zain dago. Eta gaur asteazkena da!