Hasi da Tourra! Abian da Tropela!

TropelaEkin diote txirrindulariek Londreseko kaleetan zehar prologoari. 7,9 km izango dira 2007ko Tourreko lehen liderra erabakiko dutenak. Laister jakingo dugu nork jantziko duen aurtengo lehen maillot horia.

Tropelan ere hasi da gure lasterketa. 6.414 kiniela egin dira, baina arauei jarraiki, Tropela Elkarteak, arauak betetzen ez dituzten kinielak baliogabetuko ditu eta horren ostean ikusiko dugu benetako kinielak zenbat diren. Hala eta guztiz, inoizko markarik onena lortu dugu guztiok eta zorionak eman nahi dizkizuegu parte hartu duzuen guztioi. A ze tropela osatu dugun!!

Gozatzeko garaia hasi da. Orain artekoak prestakuntzak ziren, usteak, iritziak,… baina orain jada hainbeste itxaroten genuen eguna iritsi da eta txirrindulariek duten guztia eman beharko dute. Orain ikusiko dugu zein zebilen zuzen, zein oker, zein joan den Tourrera behar beste prestatuta, zein ez.

Zorterik onena opa dizuegu eta ia lasterketa interesgarri bat ikusteko aukera dugun.

OHARRA: Arauetan jarri genuen bezala arratsaldeko 3etan kinielak egiteko aukera itxi egin dugu. Frantziako Tourra ere arratsaldeko 3etan hasten zen baina Londresen. Hau da, hemengo 4ak zirenean hasten zen. Ordu bete gehiago geneukan kinielak egiteko baina gure aplikazioak ez du hori kontuan hartu eta arauetan jarritako orduan itxi da kiniela egiteko epea.

Tropela Elkartea