Gaur 9. etapa jokatu da eta Galdeano, Libertyko txirrindulari euskalduna, lasterketa utzi beharrean aurkitu da eroriko baten ondorioz. Gasteiztarra izan da lasterketa utzi duen lehen euskalduna.
Kategoria Artxiboak:Txirrindularitza
Berasategiren maillota Azpeitira
Sailkapen orokorrean lidertza aldaketa.
Gaur jokatu da 8. etapa eta gaurko genuen Kaiku taldeko Berasategik sinatuta eta eskainitako maillota Azpeitira joan da. Saritua pellogaldos izan da.
Sailkapen orokorrari dagokionez lehen postuan aldaketa izan da. Lau egunez lehen postua izan den urko Tolosako triangulo erabiltzaileak gainditu du.
Azanza eta Belokiren maillotek jabeak dituzte
McEwen berriro ere garaile.
Kaikuko Azanza txirrindulariaren eta Libertyko Belokiren eskutik atzoko eta gaurko etapetako garaileentzako maillotak banatu dira. 6. etapan garaile jose Lezotarra izan zen eta gaurko 7.etapan andmujika Donostiarra.
Sailkapen nagusiko lehen postuan ez dago aldaketarik, eta jada laugarrenekoz urko zarauztarra da zerrenda-buru.
Tropeltxoetan sailkapen grafikoa ikusgai
Partaide bakoitzak bere txirrindularia du.
Tropeltxoetan bilduta zaudetenok jakingo duzuen arren, tropeltxoetako sailkapenaren ondoren tropeltxoko sailkapen grafikoa dago. Sailkapen honetan partaide bakoitzak aurrez aukeraturiko koloreko txirrindulari bat du. Txirrindulari honen postua eta distantziak dituen puntuaren araberakoak dira.
Tropeltxoetan bilduta ez zaudetenok ”tropeltxoak kudeatu” atalean aurrez erabakitako tropeltxoaren izena gordetzea besterik ez duzue.
Kamisetak salgai Tropela Elkarteari laguntzeko
Tropela Elkarteak kamisetak atera ditu. Kamiseta hauek, gustatuko balitzaiguke ere, ez dira zozketatuko. Kamiseta hauekin tropela.eus aurrera ateratzeko izan diren gastuak estali nahi dira.
Internetez erosi ahal izango dira kamisetak@tropela.eus helbidera eskaria bideratuz edo Azpeitiko plaza nagusiko Arkupe dendara hurbilduz. Espero dugu kamisetak gustukoak izango zaizkizuela.