Juanma Garate errepideko Espainiako txapeldun

Eneritz Iturriaga erlojupekoan txapeldun izan zen.

Irundarra Murtzian jokatu den Espainiako Txapelketan errepideko txapeldun izan da. Gaur jokatu da 231 kilometrotako ibilbidea izan duen lasterketa. Juanma eta Francisco Mancebo iritsi dira elkarrekin helmugara baina Garate izan da indartsuago azken metrotan.

Saunier Duvaleko txirrindulariaren maillota gure sarien artean dugu. Beraz, aurtengo bi Espainiako txapeldunen maillotak izango dira beste hainbat euskal txirrindularirenekin batera gure sarien artean; bat Juanma Garaterena eta bestea Eneritz Iturriagarena.

Berrikuntza Tropeltxoen atalean

Zure tropeltxoetako kideak ikus ditzakezu.

Tropeltxoen bidez lagunen arteko sailkapenak ikusteko aukera eman nahi dugu. Gaurtik aurrera zure tropeltxoetako kideak ikusteko aukera daukazu Tropeltxoak atalean, zeuek sortutako tropeltxoan izena nork eman duen jakiteko. Tropeltxoetako kideak Frantziako Tourra hasi ondoren ere aldatu ahal izango dira.

Zorionak guztioi! Tropelean 1000 lagunetik gora elkartu gara!

Eneritz Iturriaga espainiako txapeldun

Tropelak bere maillota sinatuta du sarien artean.

Gaur goizean espainiako erlojupeko emakume txapelduna zegoen jokoan. Murtzian izan da ekitaldia, eta Eneritz Iturriaga izan da garaile. 24,7 kilometrotako erlujupekoan 2 segundo kendu dizkio Dori Ruano faborito nagusiari.

Eneritzek aitortu duenez, lasai omen zegoen eta inolako erreferentzi edo erlojurik gabe abiatu omen da errepidean.

Tropelak Eneritzen sinatutako maillota izango du sarietan, baita Joane Somarribarena ere. Zorionak gure emakume txirrindulariei ere!

Galparsoro Asturiasko Itzuliko 4. etapan garaile

Kaikuren bigarren garaipena itzulian.

Kaikuk atseden hartuko du uztailean abuztua amaieran hasiko den Espainiako itzuliari aurre egiteko. Atseden egun horien aurretik, ordea, indarrean dagoela erakusten ari da. Aurreko larunbatean Andoni Aragana izan zen garaile eta gaur Dioni Galparsoro.

Dakizuen bezala, Kaiku taldeko txirrindularien maillotak sinatuta izango ditugu gure sarien artean, baita taldearen kamisetak ere zozketagai. Hau guztia Kaiku taldeak eskainita.

Tropela.net apustu gunea?

Tropela Elkartearen azalpena.

Bati baino gehiagori bururatu dakioke. Ez dabil guztiz oker, baina ez da zuzena ere. Tropela Elkarteak euskara teknologia berrietan indartzea du helburu. Horren haritik, eta txirrindularitzan era honetako webgunerik euskara hutsean ez dugunez, tropela.eus proiektua gauzatzea erabaki genuen.

Tropela Elkarteak teknologiak gure egunerokotasunerako ematen dituen erraztasunak euskara hutsean izatea ahalbideratzea nahi du. Hainbat urtetan txirrindularitza munduan lehiatzen jardun dugu hainbat porratan, batez ere Tour-ean. Aurten euskaraz eta interneten, normaltasun osoz, egin ahal izango dugu. Guztiok batera, abian goaz euskararen tropelean!