Tropela Elkarteak kamisetak atera ditu. Kamiseta hauek, gustatuko balitzaiguke ere, ez dira zozketatuko. Kamiseta hauekin tropela.eus aurrera ateratzeko izan diren gastuak estali nahi dira.
Internetez erosi ahal izango dira kamisetak@tropela.eus helbidera eskaria bideratuz edo Azpeitiko plaza nagusiko Arkupe dendara hurbilduz. Espero dugu kamisetak gustukoak izango zaizkizuela.