#555 Tropela.eus podcastak: 2022ko Munduko Txapelketak

2022ko Munduko Txapelketak Wollongongen ospatuko dira

Jada denboraldiaren azken txanpara hurbiltzen ari gara! Igande honetan jokatuko dira emakumezko zein gizonezkoen erlojuaren kontrako Munduko Txapelketak eta aste bat beranduago errepidekoa. Bi kiniela prestatu beharko ditugu, bat gizonezkoena eta bestea emakumezkoena, igande goizalderako izan ere Australian egokitzen baitira aurtengo txapelketak.

Podcast honetan Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira gizonezkoen kinielari errepaso bat emateko. Ea ba gustuko duzuen!

#554 Tropela.eus podcastak: 2022ko Espainiako Vuelta

2022ko Espainiako Vueltako ibilbidea

Denboraldiko azken itzuli handia hastear da: 2022ko Espainiako Vuelta. Gogoratu Utrechtetik abiatuko dela lasterketa ostiral arratsaldean 18:30etan, abuztuaren 19an hain zuzen ere.

Podcast honetan Lander Garrok (@landergarro) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira kinielari errepaso bat emateko. Ea ba gustuko duzuen!

Podcastera harpidetu

Tropelaren Erlojupekoa #5 bis | 2022/08. Idoia Eraso

Erlojupekoa #5 bis

Imanol Lluciak gidatuta, entzungai duzue Erlojupekoaren 5. saioaren “bis” hau. Izan ere Idoia Erasori (LKF) egindako elkarrizketak aurreko audioan behar zukeen. Edonola ere, hemen duzue galdu ezin duzuen elkarrizketa berri hau.

Podcastera harpidetu

Tropelaren Erlojupekoa #5 | 2022/08. Peio Goikoetxea eta solasaldia

Erlojupekoa #5

Imanol Lluciak gidatuta, entzungai duzue Erlojupekoaren 5. saioa. Oraingo honetan Peio Goikotxea (EUS) elkarrizketatu dugu. Solasaldirako ere parada izan dugu Oier Ibargurenekin.

Podcastera harpidetu

Tropelaren Erlojupekoa #4 | 2022/07. Lourdes Oyarbide, Txomin Juaristi eta solasaldia

Erlojupekoa #4

Imanol Lluciak gidatuta, entzungai duzue Erlojupekoaren 4. saioa. Oraingo honetan Lourdes Oyarbide (MOV) eta Txomin Juaristi (EUS) elkarrizketatu ditugu. Solasaldirako ere parada izan dugu Oier Ibargurenekin.