#535 Tropela.eus podcastak: 2022ko Strade Bianche

Irudietan iazko garailea, Van den Broek (Blaak)

Larunbat honetan jokatuko da Strade Bianche klasiko ezaguna Italian. Tropelako lehen kinielak izanik, ezin zitari huts egin, eta hemen duzue lasterketaren inguruko ezinbesteko podcasta.

Lander Garro (@landergarro), Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) izan dira solasean podcast honetan, kinielak ere errepasatuz. Ea lagungarri zaizuen!

Tropelaren Erlojupekoa #1 | 2022/02. Pello Bilbao, solasaldia eta izen propioak

Tropelaren lehen erlojupekoan Pello Bilbao izan dugu

Errepideko denboraldiarekin batera, Tropela.eus atariaren podcast denboraldiari hasiera emango diogu saio berri batekin. Hauxe duzue, Tropelaren Erlojupekoa. Hilero denbora hartuko dugu txirrindularitzari buruz aritzeko. Elkarrizketak, solasaldiak, analisiak eta bestelako atalak tartekatuko ditugu.

Otsaileko erlojupekoa Pello Bilbao txirrindulari bizkaitarra elkarrizketatu du Imanol Lluciak (@imanolllucia). Solasaldian, Imanol berak gidatuta, Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) partaideekin 2023ko Frantziako Tourraren Bilbok Grand Depart-a eta aurtengo Euskal Herriko Itzulia izan dituzte hizpide. Saioaren azken atalean, hilabete honetako izen propioak errepasatzen dizkigu Inaxio Esnaolak (@inaxioesnaola) atalak desberdinak aurkezteaz gain. Ea ba gustuko duzuen ekimen berri hau.

Denboraldi berri baterako prest?

Podcastera harpidetu

#533 Tropela.eus podcastak: 15ero 7. saioa. Oier Ibarguren, Amaia Martioda eta Iosune Murillo

Oier Ibarguren (CJR), Amaia Martioda (EKP) eta Iosune Murillo (EKP)

Balda gainean utzita bagenuen ere, Tropelaren 15ero saio berri honetan, Imanol Lluciak (@imanolllucia) hain ezagunak ez diren pertsonak elkarrizketatu ditu: Oier Ibarguren, Cajar Rural taldeko txirrindularia izan dena denboraldi honetan, eta Amaia Martioda eta Iosune Murillo, Kern Pharma taldeko lan-taldekoak. Seguru interesgarri suertatzen zaizula!

#532 Tropela.eus podcastak: 2021eko Paris-Roubaix

Harbideetako infernua asteburu honetan jokatuko da

Asteburu honetan Paris-Roubaixekin hitzordua dugu, gainera historian lehen aldiz hitzordu bikoitza. Igandean ohi moduan gizonezkoen lasterketa jokatuko da, baina esan bezala, lehen aldiz, larunbatean emakumezkoen Paris-Roubaix izango da.

Igandekoari begira, Eneko Garatek (@egarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast hau grabatu dute batez ere Tropelako kinielan oinarrituta. Ea lagungarri zaizuen!

#531 Tropela.eus podcastak: 2021eko Munduko Txapelketak

Igande honetan abiatuko dira Munduko Txapelketak Flandrian

Flandrian jokatuko dira 2021eko Munduko Txapelketak. Igande honetan abiatuko direla kontutan izanda, Iban Perez (@piban), Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) podcast honetan bildu dira gizonezkoen lasterketak eta kinielak errepasatzeko. Seguru zuen kinielak prestatzeko lagungarri egiten zaizuela. Zorte on!