Sari banaketa abuztuaren 3an, Zestoan

Relais TermalAurtengo Frantziako Tourra amaitu da eta honekin batera Tropela ere iritsi da helmugara. Irabazleak baditugu eta orain, irabazle hauei dagokien saria ematea besterik ez da geratzen. Sari banaketa, abuztuaren 3an, ostegunez, izango da eta iaz bezala, Zestoan, bertako bainuetxean izango da. Ekitaldiari hasiera 19:00tan emango zaio.

Aurkezle lanetan Kepa Iribar Euskadi Irratiko kiroletako kazetaria izango dugu eta berarekin batera hainbat euskal txirrindulari izango dira sariak banatzen. Hasteko, Tourrean izan diren txirrindulariei hitz bat edo beste egiteko aukera emango zaie. Ondoren, banan-banan 36 irabazleak beraiei dagokien saria jasotzera igoko dira eta irabazle guztien familia-argazkia atera ondoren Tropela Elkarteko lehendakariak emango dio bukaera ekitaldiari.

Ordu betean dena bukatuta izango da eta bukaeran, txirrindulariekin, antolatzaileekin, babesleekin edota kazetariekin solasean jarduteko aukera izango da luntx baten bidez.

Horretaz gain, beste sorpresa batzuk ere izango dira eta tropela.eus kamixetak ere erosi ahal izango dira.

OHARRAK:

  • Irabazle guztiek [email protected] helbidean konfirmatu behar dute beraien partaidetza.
  • Irabazleak ezin badu saria jaso bere ordezkoa zein izango den adierazi behar du [email protected] helbidean.
  • Inor ez bada saria jasotzera azaltzen irabazlea saririk gabe geratuko da.