Tropeleko irabazleen zerrenda

TropeleanAzkenean amaitu da aurtengo Tourra eta Tropelean ere badugu irabazlea: mcestafeta donostiarra. Podiumean berarekin batera TERETXAPELDUN legazpiarra eta tugalde azpeitiarra izango dira. Ikusten duzuen bezala aurten podium osoa gipuzkoarra izango da, baina beste sari batzuk araba eta bizkaira ere joan dira. Nafarrak eta iparraldekoek, berriz, ez dira oso ongi prestatu eta saririk gabe geratu dira.

Sailkapen orokorrean emakumeak nagusi izan dira. Maillot horia eta bigarren postua neskenak izan dira eta lehen zazpi sailkatuen artean lau emakume sartu dira. Gizonek sailkapen nagusiko 3. postuarekin konformatu behar izan dute.

Ez nuke aipatu gabe utzi nahi tropelean izan dugun espezialista, erlojupekoetako espezialista. guruguru hernaniarrak Tour honetako bi erlojupeko luzeak irabaztea lortu du eta bera izan da Tropelean bi etapa irabaztea lortu duen bakarra. Marka ederra jarri du. Noizbait puskatu al du inork marka hori?

Aipatu behar dugun bestea patatin zumaiarra da 10 egunean izan baitu soinean Tropeleko maillot horia jantzita eta lan bikaina egin arren azkenean saririk gabe geratu da.

Halere sari asko izan dira Tour honetan banatu direnak, beraz, gogora ditzagun irabazle guztiak:

  • Prologoa: txingu (Miren Aranburu) – Donostia
  • 1. etapa: ibani (Iban Irazustabarrena) – Zerain
  • 2. etapa: beñito12 (Beñat Errasti) – Eskoriatza
  • 3. etapa: kaxera (Maitane Altonaga) – Bermeo
  • 4. etapa: gurutz (Gurutz Larrea) – Antzuola
  • 5. etapa: igorsola (Igor Solabarrieta) – Ondarroa
  • 6. etapa: cannibal (Eñaut Aldanondo) – Lazkao
  • 7. etapa: guruguru (Gurutze Izeta) – Hernani
  • 8. etapa: Limako (Jose Mari Sarriegi) – Donostia
  • 9. etapa: aldapa (Iñaki Mazorriaga) – Atxondo
  • 10. etapa: vanesa (Vanesa Alvarez) – Gatika
  • 11. etapa: KANU25 (Anuk Bergara) – Zarautz
  • 12. etapa: iheup (Aitor Arrondo) – Ataun
  • 13. etapa: atxi70 (Asier Etxaniz) – Bergara
  • 14. etapa: egoitz.zalakain (Ana Erbiti) – Tolosa
  • 15. etapa: Pantanito (Aitor Ocampos) – Ibarra
  • 16. etapa: telleria (Josean Telleria) – Beasain
  • 17. etapa: oiertxi (Oier Manterola) – Zarautz
  • 18. etapa: arbelo (Mariaxun Mendizabal) – Zaldibia
  • 19. etapa: guruguru (Gurutze Izeta) – Hernani
  • 20. etapa: aurbieta22 (Asier Urbieta) – Zarautz

Sailkapen Orokorra:

  • 1. postua: mcestafeta (Susana Morales) – Donostia
  • 2. postua: TERETXAPELDUN (Teresa Iturrioz) – Legazpi
  • 3. postua: tugalde (Tomas Ugalde) – Azpeitia
  • 4. postua: vegeta (Markel Zubeldia) – Zarautz
  • 5. postua: MSALDI (Mikel Saldias) – Zarautz
  • 6. postua: anita (Ana Mendazona) – Donostia
  • 7. postua: sorgein (Idoia Madinabeitia) – Gasteiz
  • 8. postua: yoloo (Iosu Lizarralde) – Oñati
  • 9. postua: Limako (Jose Mari Sarriegi) – Donostia
  • 10. postua: albizelestea (Adrian Alonso) – Arrasate
  • 11. postua: GusuTourra (Isusko Arias) – Urduliz
  • 12. postua: sanpedro (Maialen Lasa) – Aia
  • 13. postua: Gork (Gorka Enparantza) – Beasain
  • 14. postua: thunder (Ander Ansoategi) – Arrasate
  • 15. postua: aizber (Aitziber Belartieta) – Villabona-Amasa

Bakoitzak zein sari irabazi duen jakiteko sarien atalean begiratu daiteke.
Ea irabazle guztiok elkartzen garen, abuztuaren 3an, Zestoako Bainuetxean eta 36 sariak banatzea lortzen dugun. Sari banaketan txirrindulari euskaldun profesionalak, kazetariak eta hainbat sorpresa izango dira. Animatu.

OHARRA: Irabazleak ezin badu saria jaso bere ordezkoa zein izango den adierazi behar du. Inor ez bada saria jasotzera azaltzen saririk gabe geratuko da irabazlea.