#314 Tropela.eus podcastak: 2019ko Italiako Giroa

Iban Perez (@piban), Lander Garro (@landergarro), Imanol Llucia (@imanolllucia) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) arduratu dira 2019ko Italiako Giroaren aurreko podcast hau grabatzeaz. Aurtengo ibilbidearen nondik norakoak azalduta, ohi moduan, Tropelako kinielaren inguruko iritzia eman dute. Gainera gogoratu aurtengo honetan ere Laboral Kutxa Saria babestutako sailkapena izango duela lehiaketak. Zorte on!

#313 Tropela.eus | errepasoa: 2019ko Ardenak

Asier Aizpuru, Inaxio Esnaola (@inaxioesnaola) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira podcast berri honetan oraingoan atzera begiratu eta gertatutakoa errepasatzeko. Ardenetako klasikoak dituzte mintzagai, bai emakumezkoenak bai gizonezkoenak. Hori gutxi balitz, hurrengo urterako Ardenetako kinielatan arrakasta izateko gakoa zein den kontatzen digu Inaxiok 😉. Argazkia: cyclingfans.com – Cor Vos

#312 Tropela.eus | errepasoa: 2019ko Euskal Herriko Itzulia eta Paris-Roubaix

Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira podcast berri honetan oraingoan atzera begiratu eta gertatutakoa errepasatzeko. Izan ere Euskal Herriko Itzulia Ion Izagirrek (AST) irabazi zuela (eta nola gainera!) ekarri nahi zuten eta baita Paris-Roubaixeko klasikoan gertatutako gauzarik aipagarrienak ere. Ez dizue kinielak egiten lagunduko podcast honek, baina bai patxadaz bi lasterketa hauek […]

#310 Tropela.eus | 2019ko Euskal Herriko Itzulia

Astelehenean abiatuko da 2019ko Euskal Herriko Itzulia Zumarragatik. Ohi bezala, Tropelako kide diren Iban Perez (@piban), Imanol Llucia (@imanolllucia), Lander Garro (@landergarro) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) mikrofonoetara hurbildu dira beste behin 6 etapez osatutako Itzuli hau aztertzeko. Bakarkako erlojupekoarekin ekingo diote eta Eibarren amaituko da. Tropelako kiniela egiteko ezinbestean entzun beharreko podcasta.

#309 Tropela.eus | 2019ko Flandriako Tourra

Podcast honetan Eneko Garate (@egarate), Iban Perez (@piban), Imanol Llucia (@imanolllucia) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) izan dira parte-hartzaileak eta bertan 2019ko Flandriako Tourraz aritzen dira, bai gizonezkoena zein emakumezkoena. Izan ere Tropelak aurten estreinakoz emakumezkoen lasterketa ere gehitu baitu bere egutegira. Hemen kinielak prestatzeko iritziak aurkituko dituzu. Hori bai, adi adi entzun beharko duzu.

Gonbidapen garestiak Frantziako Tourrean

Argazkia: letour Pasa den astean jakin ziren 2019ko Frantziako Tourrerako azken gonbidapen edo wild card-ak. Ez zen sorpresarik izan. Direct Energie eta Arkea-Samsic Frantziako taldeak izan dira aukeratuak. Espero zena, Arkea-Samsic taldearen lekuan Vital Concept ikustea ere posible ikusten genuen arren askok. Ez alferrik, UCI rankingean hobeto kokatua dago Vital Concept (25) Arkea-Samsic baino (28). […]

#308 Tropela.eus podcastak: 2019ko Tirreno Adriatikoa

Denboraldiko Tropelaren bigarren podcasta Iban Perezek (@piban), Eneko Garatek (@egarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatu dute. Bertan 2019ko Tirreno Adriatikoaz aritu dira, beti ere kinielari errepasoa emanez. Aldaketarik ezean, badirudi hiru euskaldun izango direla eta azken uneko notizia Sagan (BOH) ez dela ehuneko ehunean abiatuko izango dira.

#307 Tropela.eus podcastak: 2019ko Strade Bianche

Urteko estraineko podcast honetan Imanol Llucia (@imanolllucia), Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) aritu dira solasean denboraldiko eta Tropelan estrainekoz izango den Strade Bianche, emakumezko eta gizonezkoen, klasikoen analisia egiten. Emakume eta gizonezkoen lasterketak berdintasunez tratatzeko aldarria egiteaz gain, kinielei errepasoa egiten diete. Ahaztu gabe webgune berria duela Tropelak martxan, nahiz eta oraindik guztiz […]

Basque Country Challenge by Itzulia, emakumeei protagonismo gehiago emateko azken lasterketa berria [inozentada]

2019. urtean emakumeek aspaldi ez bezala protagonismo nabarmena izango dute euskal errepideetan. Aurtengo Donostiako Klasikoaren aurkezpenean jakin genuen nola Leire Olaberriak zuzenduta Emakumezkoen Donostiako Klasikoa ere izango dugula hurrengo urtean. Hori gutxi ez eta Itzuliarekin batera Basque Country Challenge by Itzulia egun bakarreko lasterketa ere antolatzea erabaki du OCETAk. “Leirerekin baba-jan otordu bat egiteko geratu […]