576 Tropela.eus podcastak: 2025eko Flandriako Tourra eta Itzulia

Igande honetan jokatuko dira Flandriako Tourreko klasikoak, gizonezko zein emakumezkoena. Horretaz gain, astelehenetik aurrera, Itzulia izango dugu gure errepideetan. Gogoratu gainera aurtengo Itzulian ere Laboral Kutxaren babestutako sailkapena izango dugula sari zoragarriekin.

Podcast honetan Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) ohiko solaskideek Flandriako klasiko handiaren eta Itzuliaren inguruko kinielei bistadizo bat ematen diote. Seguru lagungarri zaizuela kinielak prest izateko! Zorte on!

Podcastera harpidetu

575 Tropela.eus podcastak: 2025eko Paris-Niza

Igande honetan abiatuko da 2025eko Tropelako lehen itzulia: Paris-Niza.

Podcast honetan Lander Garro (@landergarro) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) ohiko solaskideez gain, Eñaut Urkaregi txirrindulari gaztea izan dugu gonbidatu gisa. Bertan Eñauten txirrindularitza ibilbideaz eta etorkizunaz aritzeaz gain, Paris-Nizako kiniela repasatu dugu. Zabaldu mezua!

Podcastera harpidetu

574 Tropela.eus podcastak: 2025eko Strade Bianche

Larunbat honetan lehiatuko dira denboraldi honetan Tropelan urtekorako puntuak emango dituzten emakumezko zein gizonezkoen klasikoa: Strade Bianche.

Podcast honetan Iban Perez (@piban) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira bai Tropelaren inguruko berriak zein Strade Biancheko bi kinielen inguruko hausnarketa egiten. Zabaldu mezua!

573 Tropela.eus podcastak: 2025eko UAEko Tourra

Estreinekoz gizonezkoen UAEko Tourra gehitu dugu gure egutegian. Denboraldi berezi hau, horrenbestez, lehenago abiatuko dugu 2025 honetan.

Podcast honetan Iban Perez (@piban) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira bai Tropelaren inguruko berriak zein UAEko Tourreko kiniela aipatzeko. Espero dugu podcast hau ere gustuko izatea!

Podcastera harpidetu

Itzuliak eta Vueltak bat egingo dute 2026an [inozentada]

Tropelak jakin berri duenez, 2026an Itzuliak eta Vueltak bat egingo dute. Guillenen esanetan, “nabarmen geratu da benetako txirrindularitza afizioa Euskal Herrian dagoela” eta zentzu gutxi ikusten zioten tropela Andaluzia aldetik pasarazteari. Hain animo eta jende gutxi izanda, ez da harritzekoa.

Horren erakusgarri, 2025ko edizioan izan den ibilbide aldaketa da. “Itzuliako arduradunekin hitz eginda, 2025eko ibilbidea lehen urrats moduan gauzatzea adostu genuen” diosku Guillenek. Dakizuen moduan, Madril eta Atlantiar itsaso artean izango da hurrengo urteko ibilbidea, nahiz eta Italiako iparraldean ere izango den.

Itzuliaren partetik, berriz, Riañorekin hitz egitea izango dugu. Bere esanetan “ardura hartu berritan zerbait berritzailea egin nahi nuen eta Guillenenik Burgosen izandako bazkari batean indarrak batze egokiena litzatekeela pentsatu genuen”. “Gainera, badakizue ze lan suposatzen duen ibilbidea prestatu eta GPS trackingak egitea? Horrela ardura horiek Guillenek izango du!” zioskun algara artean.

Horrenbestez, ibilbidea Euskal Herriko errepideetan barne izango da 21. etapa izan ezik: hau Burgosetik abiatu eta Madrilen amaituko da.

Izana ere aldatuko diote lasterketari: Basque Country of Vuelta. “Bestela nola jakingo dute ba erabiltzaileek zein helbide sartu nabigatzailean? Izena oso garbi genuen” ziurtatzen zen Riañok.

Ibilbidearen xehetasun gehiagorik ez dugu jakiterik izan, baina lasai egoteko esan digu Riañok, “hori hurrengo bazkarietan adosten joango gara Guillenekin” esan digu lasaigarri modura.