#248 Tropela.eus podcastak: 2018ko Italiako Giroa errepasoak – 12. etapa

Giroko 12. etapan ezusteko gehiegirik ez da izan, eguneko ihesaldia eta amaieran esprinta. Azkenean azkarrena, eta indar handiz, Bennett (BOH) izan da. Sailkapen nagusian aldaketarik ez eta Yatesek (MTS) jarraitzen du lider. Hau eta gehiago kontatzen digu Iban Perezek (@piban) mini podcast honetan.

#247 Tropela.eus podcastak: 2018ko Italiako Giroa errepasoak – 11. etapa

Liderra bera gailendu da Giroko 11. etapa honetan, Simon Yates (MTS). Atzetik Dumoulin (SUN) eta berriro ere denbora galtzen Froome (SKY). Hau eta gehiago kontatzen digu Imanol Lluciak (@imanolllucia) mini podcast berri honetan.

#246 Tropela.eus podcastak: 2018ko Italiako Giroa errepasoak – 10. etapa

2018ko Giroko bigarren atseden egunaren ondorengo lehen etapak emandakoa kontatzen digu Iban Perezek (@piban) podcast honetan. Lehen mendate azkar igo dute eta ezinean geratu dena Chaves (MTS) izan da, sailkapen nagusiko bigarrena, eta azkenean 20 minututik gora galdu ditu helmugan. Etapa garaipena, aldiz, ehiztari batek irabazi du, Mohoricek (TBM) hain zuzen ere. Sailkapenetako liderretan aldaketarik ez.

#245 Tropela.eus podcastak: 2018ko Italiako Giroa errepasoak – 9. etapa

Mini podcast honetan Iban Perezek (@piban) Giro honetako bigarren atseden egunaren aurreko etapak emandakoa kontatzen digu. Hau izan da hautagai nagusien lehen test garrantzitsua eta bertan Simon Yates (MTS) gailendu. Galtzailerik nagusienak, berriz, Froome (SKY) eta Aru (UAE) izan dira.