Aste hau Paris-Nizako Tropelako kiniela egiteko erreserbatua nuen, baina kosta behar zait hortan jartzea Itzuliaren jarraipenaren inguruan dagoen informazio zurrunbiloa harrapatu bainau.
Astebete ere ez da pasa Itzulia eta Klasikoa kinka larrian daudela jakinarazi zigutenetik baina egunero izan dugu zerbait. Jaime Ugarte antolatzaileen presidenteak eman zuen berria komunikabideei oharra bidali ostean (biciciclismo.com). Esaten nizuen moduan, estrategia Eusko Jaurlaritzari errua botatzean oinarritu dela iruditu zait. Eusko Jaurlaritzatik Patxi Mutiloa (diariovasco.com) eta Blanca Urgell (eitb.com) mintzatu dira erakunde publikoa eta beraien jarduna egoeraren baitakoa izan dela azaltzeko.
Bitarte horretan “Kontuz 1 euro” ekimena ezagutu dugu. Asmoa bakoitzak euro bat jartzea hainbeste aipatu den 150.000€ horiek biltzeko.
Azkena UCIren adierazpena izan da. Banku zentrala bailitzan, Itzulia, Donostiako Klasikoa eta Volta laguntzeko jarrera adierazi du. Ez litzateke lehen aldia izango iaz GP Ouest France Plouay probarekin egin zuten moduan.
1. aukera: Unipublic
Organizaciones Ciclistas Euskadi (OCE) antolakuntza taldea eta Eusko Jaurlaritzaren ika-mika honetan babesle garrantzitsu bat, Unipublic hain zuzen ere, interesatuta zegoela jakin genuen Arritxu Iribar Euskadi Irratiko kazetariaren bitartez. Zergatik ez onartu laguntza hau? Unipublicek Itzulia bakarrik erosi nahi zuen Donostiako Klasika alde batera utziz eta hori OCEk ez zuen nahi (Euskadi Irratian entzuna). Continue reading ““Erreskatatu gure lasterketak!!””



Atzokoan txirrindulari asko izan ziren beraien talde berrien maillotak soinean zituztela agertu ziren argazkiak. Horien artean Visconti eta bere maillot berria izan da. Hemen gehitzen dizkizuet Italiako txapeldunaren maillotaren bi argazki.
Urte berri on guztioi! 2012an sartu berri garen honetan, 2011ean Tropela.net-en blogean aipatuenak izan diren 10 postak bildu nahi izan ditugu: