#484 Tropela.eus podcastak: 2021eko Italiako Giroa errepasoa – 16. etapa

Bernal (IGD) jaun eta jabe eguraldi traketsak baldintzatutako etapan

Dolomitetako etapa garrantzitsua, eguraldiak baldintzatua hasterako eta etapan zehar. Izan ere, antolakuntzak ibilbidea aldatu beharrean izan da eta edozein kasutan ere, eguraldi makurrak, telebistako irudiak ez izatea eragiteaz gain, triskantza eragin du tropelean. Nagusitasunez agertu dena Bernal (IGD) izan da, ia minutu t’erdiko errentarekin helmugaratu baita Bardet (DSM) eta Carusorekiko (TBV).

Gaurko etapak emandakoa eta etzikoak eman dezakeenaren ingurukoak bildu ditu Iban Perezek (@piban) podcast berri honetan.

Podcastera harpidetu

#483 Tropela.eus podcastak: 2021eko Italiako Giroa errepasoa – 15. etapa

Campenaerts (TQA) gailendu da azken metroetan etapa poltsikoratzeko

Transiziozko etapa Italiako Giroko 15. etapa hau. Espero bezala ihesaldiak bide egin du eta azken metroetan bi txirrindulari iritsi diren horretan, Campenaerts (TQA) izan da azkarrena. Sailkapen nagusian aldaketarik ez eta Bernalek (IGD) jarraitzen du buruan. Hori bai, Buchmannek (BOH) etxerako bidea hartu behar izan du eroriko baten ondorioz.

Gaurko etapak emandakoa eta biharkoak eman dezakeenaren ingurukoak bildu ditu Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast berri honetan.

Podcastera harpidetu

#482 Tropela.eus podcastak: 2021eko Italiako Giroa errepasoa – 14. etapa

Fortunatok (EOK) irabazi du Zoncolanen amaitutako etapa

Zain ginen Zoncolaneko etapa iristeko eta iritsi da eguna. Akaso gehiago espero genuen, baina gauza batzuk argitzeko balio izan du. Alde batetik ihesaldikoen lehian nola Fortunatok (EOK), Contadorren talde gonbidatuko txirrindulariak, garaipen handia lortu duen Zoncolanen. Bestetik, hautagai nagusienei dagokionez, Bernal (IGD) indartsuena dela eta koxka bat beherago Simon Yates (BEX) dagoela ikusi da.

Atzoko etapak emandakoa eta gaurkoak eman dezakeenaren ingurukoak bildu ditu Iban Perezek (@piban) podcast berri honetan.

Podcastera harpidetu

#481 Tropela.eus podcastak: 2021eko Italiako Giroa errepasoa – 13. etapa

Nizzolok (TQA) irabazi du 13. etapa esprintean

Espero bezala, ihesaldia osatu bada ere, esprinterren taldeek kontrolpean izan dueta eta “volata” izan dugu helmugan. Bertan azkarrena Nizzolo (TQA) italiarra izan da. Sailkapen nagusian aldaketarik ez horrenbestez.

Gaurko etapak eta biharkoak eman dezakeenaren ingurukoak bildu ditu Iban Perezek (@piban) podcast berri honetan.

Podcastera harpidetu

#480 Tropela.eus podcastak: 2021eko Italiako Giroa errepasoa – 12. etapa

Vendramek (ACT) irabazi du Giroko 12. etapa

Ibilbideak hautagai nagusien artean denbora tarteak ateratzeko aukera eskaintzen bazuen ere, berriro ere ihesaldiak bidea egitea lortu du aurtengo Giro honetako 12. etapa honetan. Hamalau bat laguneko ihesaldia izan da, baina etapa biren artean erabaki dute: Vendrame (ACT) eta Hamilton (DSM). Azkenean azkarrena Vendrame izan da eta berak eraman du etapa. Sailkapen nagusian aldaketarik ez Solerrek (MOV) erorikoa izan eta etxerako bide hartu beharrean izan dela salbu.

Gaurko etapak eta biharkoak eman dezakeenaren ingurukoak bildu ditu Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast berri honetan.

Podcastera harpidetu