Iaz COVID-19ak baldintzatuta Euskal Herriko Itzuliarik jokatu gabe geratu ondoren, aurte bueltan da ikuslerik gabe bada ere. Edozein kasutan, partaidetza ona izango dela dirudi zaleon zorionerako. Horri begira, eta batez ere Tropelako kiniela ardatz hartuta, Landerrek (@landergarro) eta Egoitzek (@elizaso) podcast berri hau osatu dute.
Irunetik abiatuko da 2020ko Espainiako Vuelta, COVID-19aren eraginez urriraino atzeratua izan delarik
Podcast berri honetan, Iban Hernandez (@piban), Lander Garro (@landergarro) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) mikroen aurrean jarri dira 2020ko Espainiako Vuelta abiatu bezperatan kiniela errepasatzeko. Berandu? Bai, inoiz baino beranduago, baina ez zuten hutsik egin nahi eta hemen duzuen beraien solasaldia entzungai, beti ere, kinielak egiteko lagungarri izango delakoan.
Podcast honetan Imanol Llucia (@imanolllucia), Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira bai ibilbideari errepasoa emateko, eta bereziki, Tropelaren aurtengo Giroaren kinielari.
Egoerak eskatzen duen moduan, ibilbidea, COVID-19tik babesteko antolakuntzak kaleratu duen protokoloa, eta nola ez, kiniela bera errepasatzen dute lau solaskideek. Eneko Garate (@egarate), Iban Perez (@piban), Lander Garro (@landergarro) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) arduratu dira solasaldi honetan aurtengo Tourrerako beharrezko informazio eta eztabaida gaiak podcast honetan biltzen.