#531 Tropela.eus podcastak: 2021eko Munduko Txapelketak

Igande honetan abiatuko dira Munduko Txapelketak Flandrian

Flandrian jokatuko dira 2021eko Munduko Txapelketak. Igande honetan abiatuko direla kontutan izanda, Iban Perez (@piban), Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) podcast honetan bildu dira gizonezkoen lasterketak eta kinielak errepasatzeko. Seguru zuen kinielak prestatzeko lagungarri egiten zaizuela. Zorte on!

Podcastera harpidetu

#491 Tropela.eus podcastak: 2021eko Frantziako Tourra

Azkenean, ohiko egutegira bueltatuta, hemen dator aurtengo Frantziako Tourra! Bi hautagai nagusi eta hamabi multzoz osatutako kiniela dugu aurtengoan. Euskaldunei dagokionez, zazpi izango dira lehian, bost taldetan banatuan. Nola ez, Astanak izango ditu euskal txirrindulari gehien, hiru hain zuzen ere.

Aurtengo Tourrari bere osotasunean eta bereziki Tropelako kinielari errepasoa emateko Iban Perez (@piban), Lander Garro (@landergarro) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira mikrofono hauetara. Ez galdu ezinbesteko izango zaizuen podcast hau eta zorte on!

Podcastera harpidetu

#488 Tropela.eus podcastak: 2021eko Dauphine Kriteriuma

2020ko Dauphine Kriteriumeko etapa bat

2021eko Dauphine Kriteriumaren ibilbidea eta, bereziki, Tropelako kiniela errepasatzen dute Eneko Garatek (@egarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast honetan. Erlojupeko bakarra eta zailtasun handiko etapekin amaituko den Kriterium honek, berriro ere 8 etapatako egitura berreskuratzen du iazko pandemiaren mugak gaindituta. Zalantzarik gabe lasterketa honek aurtengo Tourrera hautagai nagusiak nola iritsiko diren erakusteko balioko digu.

Podcastera harpidetu

#467 Tropela.eus podcastak: 2021eko Italiako Giroa

2021ko Italiako Giroa. Ibilbidea

Badator 2021eko lehen itzuli handia! Ohiko egutegiari jarraituz, aurtengo 2021eko Italiako Giroa larunbatean bakarkako erlojuaren kontrako saio batekin ekingo zaio eta 21 etapen ostean, Milanen amaituko da beste erlojuaren kontrako saio batekin. Italiako lasterketa honi errepasoa egin, eta batez ere, kiniela aztertzeko, podcast honeta Lander Garro (@landergarro), Iban Perez (@piban) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira.

Ez ahaztu sarien lehian izateko Laboral Kutxak babestutako sailkapena dugula. Eman izena kiniela gordetzerakoan! Zorte on!

#464 Tropela.eus podcastak: 2021eko Euskal Herriko Itzulia

2021eko Itzulia

Iaz COVID-19ak baldintzatuta Euskal Herriko Itzuliarik jokatu gabe geratu ondoren, aurte bueltan da ikuslerik gabe bada ere. Edozein kasutan, partaidetza ona izango dela dirudi zaleon zorionerako. Horri begira, eta batez ere Tropelako kiniela ardatz hartuta, Landerrek (@landergarro) eta Egoitzek (@elizaso) podcast berri hau osatu dute.

Podcastera harpidetu