Aste batetik hirura bitartekoa

Gaitasunak eta zailtasunak. Galerak eta biziberritzeak. Horrelakoa ere omen da txirrindularitza. Oraindik ez dugu ahaztu Italiako Giroan gertaturikoa. Hiru asteko itzuli batek duen exijentzia maila ezin da astebetekoekin alderatu, logikoa dirudienez. Simon Yates da desorekaren azken biktima. Thibaut Pinot eta Fabio Aru ere zaku berean sartu ahal diren arren, Ingalaterrako ziklista txikiari eta bere taldeari […]

#259 Tropela.eus podcastak: 2018ko Frantziako Tourreko kinielaren azterketa

Inaxio Esnaola (@inaxioesnaola), Iban Perez (@piban), Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) arduratu dira aurtengo Tourreko kinielaren inguruko podcast hau grabatzeaz. Podcasta ohiko baino luzeago atera zaie izan ere laukoteak asko du kontatzeko Tour honen inguruan, bai ibilbideagatik, bai Froomen (SKY) ebazpenagatik eta baita, nolabait ere, Mollemak (TFS) baldintzatu duelako. Zuen kinielak prestatzeko lagungarria […]

#258 Tropela.eus podcastak: 2018ko Frantziako Tourraren ingurukoak

2018ko Frantziako Tourra hasteko oraindik astebete baino gehiago falta denean, Imanol Lluciak (@imanolllucia) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast hau grabatu dute Frantziako Tourrari begira. Bertan Tropela Hondartzanen 4. ekitaldia aipatzeaz gain, orokorrean goi mailako txirrindularitzaren inguruko gaiak jorratu dituzte beti ere Frantziako Tourrarekin erlazionatutakoak.

#236 Tropela.eus podcastak: 2018ko Italiako Giroa

Podcast honetan Eneko Garate (@egarate), Imanol Llucia (@imanolllucia) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) aritu dira solasean 2018ko Italiako Giroaren ibilbidearen inguruan eta batez ere Tropelako kinielaren inguruan. Bertan nola 101. Giro hau Israeletik abiatuko den kontatzen dute eta 5 euskal ordezkari izango dituela aldaketarik ezean.

#233 Tropela.eus podcastak: 2018ko Paris-Niza.

2018ko denboraldia Paris-Nizarekin ekingo dio Tropelak. Lehen kinielaz hitz egiteko Imanol Llucia (@imanolllucia) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira podcast honetan. Bertan aurtengo itzuliak izango dituen berezitasunez hitz egiten dute, eta nola ez, kinielako multzoez.

#211 Tropela.eus podcastak: 2017ko Espainiako Vuelta

Imanolek (@imanolLlucia), Landerrek (@landergarro) eta Ibanek (@piban) grabatu dute 2017ko Vueltaren podcast hau. Bertan ibilbideari eta bereziki Tropelako kinielari ematen diote errepasoa. Solaskideek gogora ekartzen dute nola Contadorren azken lasterketa izan daitekeela eta Vuelta honetan 1 dortsalarekin izango dela.

#187 Tropela podcastak: 2017ko Frantziako Tourra

Podcast honetan Eneko Garatek (@egarate), Lander Garrok (@landergarro) eta Iban Perezek (@piban) 2017ko Frantziako Tourraren inguruan aritzen dira, ibilbidea eta Tropelako kiniela egiteko iritzi interesgarriak elkarbanatzen.

#186 Tropela podcastak: 2017ko Suitzako Tourra

Lander Garrok (@landergarro), Egoitz Lizasok (@elizaso) eta Iban Perezek (@piban) 2017ko Suitzako Tourraren podcast hau prestatu dute. Hirukoteak Frantziako Tourraren aurreko astebeteko lasterketa honen analisia egiten dute batez ere Tropelako kiniela egiteko ikuspegitik ohi moduan.

#173 Tropela podcastak: 2017ko Emakumeen Bira

Axierrek (@sukigalp) eta Egoitzek (@elizaso) 2017ko Emakumeen Bira aztertzen dute, batez ere kinielari dagokionez. Oraindik ere lasterketa ez da UCI WorldTour egutegiko parte baina bertan entzungo duzuen moduan merituak egiten ari da antolakuntza hala izateko, nahiz eta oraindik ez den eta hori partaidetzan antzeman.

Nairo Quintanaren erronka bikoitza

2017 an, Nairo Quintana (Movistar Team) kolonbiarrak nazioarteko txirrindularitzan historia gehien duten bi Itzuli Handiak irabaztea du helburu. Gaur egun ezinezkotzat ematen den erronka honekin, Eusebio Unzueren taldeak Boyacá-ko igotzailearentzat egutegi berri batekin hain zuzen Valverderen denboraldi hasierarik hoberenean.