#158 Tropela podcastak: 2017ko Milan – San Remo

Iban Hernandezek (@piban) eta Eneko Garatek (@egarate) kide berri bat izan dute lagun podcast berri honetan, Lander Garro (@landergarro) hain zuzen ere. Tropelako denboraldiko lehen klasiko handia izango denaren analisia egiten dute podcast honetan, Milan – San Remo. Zalanzarik gabe Tropelako kiniela egiteko podcast lagungarria.

#157 Tropela podcastak: 2017ko Tirreno Adriatikoa

Iban Hernandezek (@piban) eta Imanol Lluciak (@imanolllucia) grabatu dute Tropelako podcast berri hau. Bertan 2017ko Tirreno Adriatikoko kinielaren inguruan aritzen dira beraien iritzi eta gomendioak ematen. Kiniela egiten laguntzeko entzun beharreko podcasta.

Guda ireki eta zikina Bielesen

Amaitzear da 2016-2017 ziklokros denboraldia. Iritsi da urteko azken zita garrantzitsua eta asteburu honetan jakingo dugu nor diren munduko txapeldunak. Aurtengoan Luxenburgoko Bieles herrixkan ospatuko da munduko txapelketa, eta dirudienez, elurturiko zirkuitu azkar eta tekniko batean. Beheko irudietan ikus daiteke zirkuitua. Elurrarekin ala elurrik gabe, ikuskizuna eta emozioa ziurtatuak egon ohi dira urtero munduko txapelketetan. […]

#108 Tropela podcastak: 2016ko Flandriako Tourra

Post honetan Iban Perezek (@piban), Eneko Garatek (@egarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatutako podcasta aurki dezakezue. Podcast honetan 2016ko Flandriako Tourra lehiaketaren kinielari errepasoa egiten diote. Hona hemen jorratu diren gai nagusiak: – Moto istripu batek Demoité eraman zuen – Zer espero dugu klasiko handi honetan? – Kinielari errepasoa – Euskaldunen punturik ez seguruenik

#107 Tropela podcastak: 2016ko Tirreno-Adriatikoa

Post honetan Iban Perezek (@piban), Eneko Garatek (@egarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatutako podcasta aurki dezakezue. Podcast honetan 2016ko Tirreno-Adriatikoa lehiaketaren kinielari errepasoa egiten diote. Hona hemen jorratu diren gai nagusiak: – Interesgarriagoa al da Tirreno Paris-Niza baino? – Kinielari errepasoa – Euskaldunak

Gorriz azpimarratu dute

Batzuek gorriz markatzen dute, beste batzuek borobiltzen dute. Nork bere erara nabarmentzen ditu egun garrantzitsuak poltsiko edo hormako egutegian. Bada hiru asteko itzulietan iaioak diren txirrindulari askok hori bera egin dute 2016ko abuztuaren 6arekin -biharamunean emakumezkoen txanda izango da-. Egun horretan jokatuko baita Brasilgo Olinpiar Jokoetako gizonezkoen errepideko lasterketa, Rio de Janeiron, cariocarren lurraldean. Ez […]

Argia da Nibali. Argiena?

Denboraldi gorabeheratsua izan da zalantzarik gabe Nibalirena. Frantziako Tourra hasi aurretik iazkoaren antzeko ibilbidea zeraman, soilik bere herrialdeko txapelketa poltsikoan zuelarik. 2014ko prestaketa berbera, beraz. Noski, iazko Tourrean egindakoa eginez gero (4 etapa eta sailkapen nagusia) gainontzeko denak barkatuta daude. Baina aurtengoan gauzak ez dira berak uste bezain ongi irten. Nahi baina exkaxago frantziar maldetan, lasterketa osoa […]