#479 Tropela.eus podcastak: 2021eko Italiako Giroa errepasoa – 11. etapa

Schmid (TQA) gazteak lortu du Giroko 11. etapan garaipena

Sterratoko etapa izan da hamaikagarren hau. Bertan ihesaldiak behar besteko abantaila izan du etaparen lehian izateko. Bi gazte izan dira protagonista bertan, Covi (UAD) eta Schmid (TQA), non azken honek garaipena lortu duen. Sailkapen nagusian ere lehia izan da eta Bernal (IGD), liderra, guztien gainetik gailendu da.

Honen eta biharko 12. etapak eman dezakeenaren inguruan aritzen da Egoitz Lizaso (@elizaso) podcast berri honetan.

Podcastera harpidetu

#478 Tropela.eus podcastak: 2021eko Italiako Giroa errepasoa – 10. etapa

Saganek (BOH) bere lehen etapa garaipena lortu du aurtengo Giroan

Atseden egunera iritsita, oraindik aste t’erdi falta bada ere, 2021eko Italiako Giroaren erdi aldera iristen ari garela esan dezakegu. 10. etapa berriro ere azkarrentzat etapa egokia izan zen eta bertan, Borak egindako lan bikainari emaitza borobila emanez, Saganek (BOH) etapa garaipena lortu zuen. Sailkapen nagusian aldaketarik ez eta Bernalek (IGD) gordeko du maillot arrosa lehen atseden egunean.

Honen eta biharko 11. etapak eman dezakeenaren inguruan aritzen da Iban Perez (@piban) podcast berri honetan.

Podcastera harpidetu

#477 Tropela.eus podcastak: 2021eko Italiako Giroa errepasoa – 9. etapa

Bernalek (IGD) etapa garaipena eta maillota lortu ditu

Atzoko etapa, esterratan amaiera zuena, faboritoen probetsi zuten sailkapen nagusian denbora tarteak ateratzeko. 9. etapa honetan, Bernalek eman zuen erakustaldian azken kilometroetan inork ez jarraitzeko moduko erasoaldia emanda. Etapa garaipena eta maillot arrosa eskuratu zituen kolonbiar gazteak.

Honen eta gaurko 10. etapan eman dezakeenaren inguruan aritzen da Iban Perez (@piban) podcast berri honetan.

Podcastera harpidetu

#476 Tropela.eus podcastak: 2021eko Italiako Giroa errepasoa – 8. etapa

Lafayk (COF) lortu du etapa garaipena ihesaldian indarrak bikain neurtuta

Ihesaldiak bidea egitea lortu du gaurko Giroko 8. etapa honetan. Bertan bederatziko bat izan da eta azken igoeran izandako erasoen artetik gailentzeko gauza izan dena Lafay (COF) izan da. Faboritoen artean zerbait ikustea espero bagenuen ere, esan daiteke nagusienak batera heldu direla eta aldaketarik ez dela izan. Valterrek (GFC) jarraitzen du arrosaz.

Gaurko etapaz eta biharkoak eman dezakeenaz aritzen da Egoitz Lizaso (@elizaso) podcast berri honetan.

Podcastera harpidetu

#475 Tropela.eus podcastak: 2021eko Italiako Giroa errepasoa – 7. etapa

Ewanek (LTS) Giro honetako bigarren etapa garaipena lortu du

Australiako esprinter txikiak bere Giro honetako bigarren garaipena lortu du. Ewanek (LTS) horrenbestez, bigarren etapa irabazteaz gain, bihar erregulartasunaren maillota ere eramango du. Bere atzetik sailkatu dira Cimolai (ISN) eta Merlier (APC). Sailkapen nagusian aldaketarik ez eta Valter (GFC) gazteak jarraitzen du lider.

Gaurko etapaz eta biharkoak eman dezakeenaz aritzen da Egoitz Lizaso (@elizaso) podcast berri honetan.

Podcastera harpidetu